34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2020rako. Hasierako onespena

Bat etorriz abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide du zenbait zerga aldatzea eta beste tributu-neurri batzuk hartzea), Arangurengo ibarreko Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

a) Koefiziente berriak onestea, zeinak Nafarroako Parlamentuak ezarri eta onetsi baitzituen, Gainbalioaren gaineko Zergaren Foru Legearen erreforman, 2020rako.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, honako hauek izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

Urtebete

0,07

Urtebetetik behera

b) Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2001318