34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-A-178

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko abenduaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, baimena eman zaie Saturnino Napal Lecumberriri eta María Concepción Napal Lecumberriri ur aprobetxamendu hau aldatzeko: ur publikoen aprobetxamendua, Aragoi ibaiaren eskuinaldean ura hartzeko, 14,82 hektarea ureztatzeko Uxuen (Nafarroa). Aprobetxamendua haien izenean dago inskribatuta arroko Ur Erregistroaren A ataleko 80. liburuko 157. orrian. Aldaketaren xedea da ura hargune bakar batetik hartzea azalera guztirako, ETRS89, H-30T X:629.904, Y: 4.698.876 koordenatuak dituen puntuan, gainerako ezaugarriak bere horretan utziz. Aipatutako ebazpenean ageri diren baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001669