34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-89

Zarigualdiak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zarigualdia.

Ibilgua: Ega ibaia.

Hargunearen udalerria: Legaria (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,116 l/s.

Xedea: abereei ura ematea.

Aprobetxamenduaren xedea da ura hartzea Ega ibaitik, ETRS89, UTM-30, X: 567660, Y: 4722303 koordenatu puntuan, Legariako udal-mugartean (Nafarroa), traktore bati lotutako 6 m³-ko upel baten bidez; gehienez ere 1,67 l/s-ko uneko emaria hartuko da, eta hortik ura bideratuko da guztira 1.000 m³-ko edukiera duten bi idoitara. Uraren xedea da behi-aziendako 200 abelburu dituen ustiategi bat hornitzea, Antzingo (Nafarroa) udal-mugarteko 2. poligonoko 250., 251., 252., 253. eta 254. lurzatietan. Idoi horietan biltzen dira, halaber, ondoko lurretako jario-urak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001668