2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. behin betiko onespena
2020ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2019
Kreditu berezia
GASTUAK:
1-1621 2270008 partida.–FCC: 36.938,00 euro.
–Finantzaketa:
DIRU-SARRERAK:
87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 36.938,00 euro.
2/2019
Kreditu berezia
GASTUAK:
1-1621 2270009 partida.–Ibilgailuak egokitzea prebentzio kontuetarako: 10.000,00 euro.
–Finantzaketa:
DIRU-SARRERAK:
87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.000,00 euro.
Leitzan, 2020ko otsailaren 6ean.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2001976