34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 129.etik 135.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 27ko 19/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 129.etik 135.era bitarteko lurzatien xehetasun-azterketa, Carcarko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Carcarren, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2001244