31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-470

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, José Oria Armendárizi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Gesalazko (Nafarroa) El Regadío alderdian, 13. poligonoko 3105. lurzatian, Riosalado ibaira eskuinaldetik isurtzen den Erragotz errekaren eskuinaldean eta ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, domeinu hidrogeologiko Eusko Kantauriarrean (ez ur-masa sailkatu batean), poligono bereko 288. eta 289. lurzatietan zaldi aziendako 170 bururi ura emateko. Urtean, gehienez ere, 2.484 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,12 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001120