31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-255

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, M. Teresa Barcos Ciordiari eta Juan Carlos Bermejo Antomasi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Azkoiengo udal mugarteko (Nafarroa) La Ribera alderdian, 10. poligonoko 426. lurzatian, Arga ibaiaren ezkerraldean eta Ebroren Sakangunea domeinu hidrogeologikoan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, “Ebro-Aragoi alubioi lurrak; Lodosa-Tutera” lur azpiko 049 ur-masan, aipatu poligono eta lurzatiko 0,03 hektarea ureztatzeko eta bertako etxeetan erabiltzeko (baina ez edateko). Urtean, gehienez ere, 58 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,003 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001115