31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-P-298

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, María Josefa Romeo Armendárizi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Faltzesko udal mugarteko (Nafarroa) Sotropal alderdian, 1. poligonoko 763. lurzatian, Arga ibaiaren ezkerraldean (9012316) eta ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu batetik ura ateratzeko, “Ebro-Aragoi alubioi lurrak; Lodosa-Tutera” lur azpiko 049 ur-masan, aipatu poligono eta lurzatiko 0,2986 hektareako baratze eta fruta arbolak ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 10 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hiletan (uztaila, abuztua eta iraila) 0,001 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001112