31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-OC-311

M. Paz Doncel Urrizburuk ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M. Paz Doncel Urrizburu.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,365 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,305 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ibilgua: El Barranco.

Alderdia: Apardoze. Poligonoa: 6. Lurzatia: 1.

Udalerria: Urraulbeiti (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001019