31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-OC-431

Ana María Rodrigo Irigarayk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ana María Rodrigo Irigaray.

Xedea: zuhaitzak moztea jabari publiko hidraulikoko 22,24 hektareatan, zura ustiatzeko.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: El Ramillo. Poligonoa: 1. Lurzatia: 42, 48 eta 85 (zatiak).

Udalerria: Castejón (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001018