31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, 2019ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen onestea ondotik ematen diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen zerrenda eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara zedin. Hasierako onespena 2019ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek indarrean jarriko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garesen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ZERGAK

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,38 izanen da.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,80 izanen da.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,60.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %14,42. (Martxoaren 15eko osoko bilkurako erabakiaren bidez aldatua, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legera egokitzeko).

  • 1 eta 5 urte bitarte: %2,83.
  • 10 urte bitarte: %2,73.
  • 15 urte bitarte: %2,73.
  • 20 urte bitarte: %2,73.

–Hirigintzako aprobetxamendu unitatea: sustatzaileak proposamen bat eginen du.

PREZIO PUBLIKOAK

1.–Ordenantza, zenbait prezio publiko arautzen dituena (2008ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa, aldatua: 2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa)

–Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik:

  • Erabilera anitzeko gela, batzorde aretoa:
  • Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin, 9,60 euro.
  • Taldeen jarduerak: 2 euro pertsona eta egun bakoitzeko.
  • El Vínculo etxea:
  • Zeremonia zibilak egiteko (ezkontzak etab.):
  • Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 120,00 euro.
  • Garesen erroldaturik daudenentzat (bat bakarra) 20,00 euro.
  • Erakusketa aretoa (iraupena, 3 aste inguru): 106,00 euro.
  • Hitzaldi-aretoa: Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, 9,60 euro.
  • Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo). Ikasgelako:
  • ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.
  • Kiroldegia:

Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

  • Pista osoa, ordubete: 23,00 euro.
  • Pista erdia, ordubete: 13,00 euro.
  • Taekwondo aretoa, ordubete: 13,00 euro.
  • Dutxa erabiltzea: 2,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (10 lagun, gehienez): 15,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (20 lagun, gehienez): 20,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (30 lagun edo gehiago): 25,00 euro.
  • Belar artifizialeko zelaia, Osabidean:
  • Garesko futboleko kirol klubak urte osoan erabiltzea (hitzarmena): 10.000 euro.
  • Beste taldeek erabiltzea:

Futbol 8

Futbol 11

Argirik gabe (eurotan)

Argiarekin

(eurotan)

Argirik gabe (eurotan)

Argiarekin

(eurotan)

Entrenamenduak (1,5 h): aldagela 1

50

60

100

120

Partidak: 2 aldagela

60

70

120

140

  • Zamariain pilotalekua:

Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa).

  • Kantxa argirik gabe, ordubete: 3,60 euro.
  • Kantxa zati baterako argiaren fitxa, orduko: 1,50 euro.
  • Kantxa osorako argiaren fitxa, orduko: 3,00 euro.
  • 8 partaide baino gehiagoko jarduera, ordubete: 7,50 euro.
  • Urtebetetzerako erreserba, ordubete: 3,60 euro.
  • Fidantza: 40 euro, urtebetetzeetarako erreserba kasuetan.

20 euroko fidantza ezarriko da udalaren titulartasuneko higiezin edo lokal horietara sartzea ahalbidetzen duen giltza elektrikoa hondatzeagatik edo galtzeagatik erantzuteko.

2.–Ordenantza fiskala, Musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituena
(2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa)

–Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak. (Urteko kuota):

  • Musika eta mugimendua (4 eta 6 urte bitarteko ikasleak): 120,50 euro.
  • Musika-hizkuntza (edo harmonia): 134,00 euro.
  • Instrumentua 30’ edo kantua: 241,00 euro.
  • Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, diruz lagunduak): 361,50 euro.
  • Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak): 482,00 euro.
  • Abesbatza edo banda: 48,00 euro.
  • Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 85,00 euro.
  • Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 482,00 euro.

–Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak. (Urteko kuota):

  • Musika eta mugimendua (4 eta 6 urte bitarteko ikasleak): 241,00 euro.
  • Musika-hizkuntza (edo harmonia): 268,00 euro.
  • Instrumentua 30’ edo kantua: 482,00 euro.
  • Musika tresna 45’: 723,00 euro.
  • Abesbatza edo banda: 96,00 euro.
  • Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 170,00 euro.
  • Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 964,00 euro.

–Matrikulazioa:

  • Izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.
  • Ikasgaiak: 15 euro bakoitza.
  • Akordeoi, klarinete, flauta eta tronpetako hastapen ikastaroen matrikulazioari dagokionez, ikasturteko tasaren %25eko hobaria izanen dute Garesen erroldaturik diren 16 urte bitarteko ikasleek. Sustapen hori matrikula kopuru zehatz bati aplikatuko zaio, betiere matrikulazio ordena kontuan hartuz.

3.–Ordenantza, Udalaren lanabesak, makineria
eta beste mailegatzea arautzen duena
(2011ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 4koa)

–Mahaiak: 3 euro/eguna/unitatea.

–Aulkiak: 0,50 euro/eguna/unitatea.

–Agertokia: 75 euro/eguna.

–Hesiak, seinaleak: 10 euro/eguna/unitatea.

Salbuespenak:

Udalak lagundutako kultura edo kirol ekitaldien kasuetan, baita udal batzorderen batek babesturikoenetan ere, antolatzaileek ez dituzte prezio publiko horiek ordaindu beharko Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik edo ekitaldi horietarako elementuak lagapenean jasotzeagatik, eta berdin beste udalekin edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeekin, mota horretako ekitaldietan.

4.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko
(2013eko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa)

–Denboraldiko abonamendua:

  • 0tik 3 urte bitarte: 0,00 euro.
  • 4 urtetik 11 urtera bitarte: 42,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 47,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 62,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 42,00 euro.

–Hileko abonamendua (datatik datara):

  • 0tik 3 urte bitarte: 0,00 euro.
  • 4 urtetik 11 urtera bitarte: 26,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 31,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 36,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 26,00 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua:

  • 0tik 3 urte bitarte: 0,00 euro.
  • 4 urtetik 11 urtera bitarte: 35,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 40,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 45,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 35,00 euro.

–Eguneko sarrerak:

  • 0tik 3 urte bitarte: 0,00 euro.
  • 4 urtetik 11 urtera bitarte: 4,50 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 5,50 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 6,50 euro.
  • 65 urtetik gora: 4,50 euro.

–Azken ordua (18:00etatik 20:00etara):

  • 2,00 euro.

Kenkariak:

–Minusbaliotasunik izanez gero: gutxienez ere %33ko minusbaliotasuna dutela frogatzea. %50 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Langabezian direnendako, edo 18 urtetik beherako seme-alabendako, guraso biak langabezian badira, edo familia gurasobakarra bada eta zaintzaz arduratzen den ezkontidea langabezian bada: Egoera egiaztatzeko, langabezia-txartel eguneratua aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, familia egoeraren zinpeko aitorpena. %30 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Familia ugariak: Familia ugariaren txartelaren bidez egiaztatzea. %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Gutxienez 20 lagunekoak diren herritik kanpoko taldeak: 3,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

–50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak: 2,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

  • Taldeei kenkariak ezartzeko, 20 lagunak nahiz 50 lagunak bertan egon beharko dute sarrera ordaintzeko unean.
  • Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.

5.–Ordenantza fiskala, Jubiloteka zerbitzua
emateko/erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena
(2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa)

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

TARIFA, ERABILTZAILE ETA HILEKO

Zenbateko honetatik

Honetara

Hau baino handiagoa:

15.000,01 euro

15 euro

10.692,01 euro

15.000 euro

10 euro

7.980,01 euro

10.692 euro

5 euro

0 euro

7.980 euro

0 euro

6.–Garesera bisita gidatuetarako tarifak

–20 eta 35 lagun artean: 2,50 euro laguneko.

–35 lagunetik gora: 2,00 euro laguneko.

–Bi autobus bete: 1,00 euro laguneko.

–Garesko ikastetxe publikoa: doan.

Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izanen da, gutxi gorabehera.

Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta zubi erromanikoa bisitatzen dira. Ibilbidea egiten da Gurutze kaletik Kale Nagusitik eta Julian Mena plazatik.

Garesera bisita osatzen bada beste leku batekin, esaterako, Eunate, Obanos, Donejakue bidearen zati batean ibiltzea..., euro 1 gehiago pertsonako.

TASAK

Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzua emateko tasak arautzen dituena (2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa)

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak:

–Lurrean: 226,15 euro.

–Nitxoan: 171,55 euro.

–Errautsak: 72,60 euro.

–Panteoian: 226,15 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea:

–Hilotzak: 225,00 euro.

–Gorpuzkiak (lurretik, nitxotik eta panteoitik):

  • Batenak: 151,25 euro.
  • Batzuenak (bakoitzagatik): 78,65 euro.

–Gorpuzkiak erraustea:

  • Identifikaziorik gabe: 61,38 euro.
  • Identifikazioarekin: 184,15 euro.

III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioak:

–Lurrean hobiratzea:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.

–Nitxoan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.

–Kolunbarioan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 109,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena (2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 3an)

Lurzoruko aprobetxamendu bereziak:

–Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza): Ordenantza, 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 4an.

  • Urte osoa:
  • Mahai eta aulkiak: 20,00 euro.
  • Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 23,00 euro.
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro.
  • Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):
  • Mahai eta aulkiak: 16,50 euro.
  • Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 19,50 euro.
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 8,25 euro.

–Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko: Ordenantza, 2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 13an.

  • Ez finkoak: Eguneko: 10,00 euro.
  • Finkoak: Hiruhileko bakoitzeko (larunbata/7 m) 100,00 euro.
  • ”Piperrak” (3 hilabete/12x8 m): Ordenantza, 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 10ean: 250,00 euro.

–Azoka txikiak (jaietan):

  • Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,50 euro.
  • Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,00 euro.

–Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,00 euro.

Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,50 euro.

–Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):

  • 50 m² bitarte (euro/eguna): 60,00 euro.
  • 51tik 100 m² bitarte (euro/eguna): 75,00 euro.
  • 100 m²-tik gora (euro/eguna): 105,00 euro.

Festetan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

–Beste aprobetxamendu batzuk: Aldamioak, edukiontziak... (6,00 euro, gutxienez).

  • Kutxazain automatikoak, urtean: 120,00 euro.
  • Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 60,75 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 6,00 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 60,00 euro.

–Pasabiderako lizentzia (Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialea, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.

  • Autoen 3 aparkaleku arte: 25 euro metro eta urte bakoitzeko (90 euro gehienez ere).
  • 4 aparkaleku edo gehiago: 45 euro metro eta urte bakoitzeko + 6 euro x aparkaleku kopurua.
  • Plaken fidantza: 28 euro.
  • Lehengoratzeko fidantza: 72 euro.

–Tasa, garabi zerbitzuak ibilgailua eremu publikotik kentzeagatik (Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialea, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an).

  • Zerbitzu ezeztatua:
  • Egunekoa: 54,45 euro.
  • Gauekoa: 81,68 euro.
  • Autorako zerbitzua:
  • Egunekoa: 108,90 euro.
  • Gauekoa: 187,55 euro.
  • Furgoneta zerbitzua:
  • Egunekoa: 145,20 euro.
  • Gauekoa: 217,80 euro.
  • Furgoi zerbitzua + 5 TN BGP:
  • Egunekoa: 242,00 euro.
  • Gauekoa: 363,00 euro.

Gauekoa: 20:00etatik 8:00etara egunero. Jaieguna: Larunbat, igande eta jaiegunetan:

–Erreserbatzeko lizentzia (Ordenantza, bide publikoetan pasabidearen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialea, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an):

  • 45 euro metro eta urte bakoitzeko, eskatutako orduen zatikiari dagokion proportzioan.

Lurgaineko aprobetxamendu bereziak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Lurpeko aprobetxamendu bereziak:

–Ezarritako biltontziko, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 2,15 euro.

–Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduagatik:

1,65 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zatiki bakoitza:

  • m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.
  • m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Organización Nacional de Ciegos Españolesen kioskoak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

Eremu publikoa okupatzeko tasa zein kasutan ez den ordaindu behar:

a) Garesko kultur, gizarte edo ongintzako elkarteak, irabazi-asmorik gabekoak.

b) Informazio, pedagogia, zientzia, laguntza edo enplegu kanpainetan, irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten okupazioak, haien jarduerarekin ikustekoa badute eta salmentarik, merkataritzarik, negoziorik edo transakziorik gabe egiten badira.

c) Aspalditik egin diren kanpainak ongintzarako dirua biltzeko (Gurutze Gorria, minbiziaren kontrako kanpaina, HIESaren kontrako kanpaina, etab.), eremu publikoa okupatzea badakarte.

d) Garesko Udalak babestuta edo sustatuta eremu publikoan egiten diren jarduerak, entitate edo elkarte pribatuek antolatzen badituzte.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko zenbait tasa arautzen dituen ordenantza fiskala (2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa)

Tramitazio administratiboak:

1.–Ziurtagiriak.

a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,50 euro.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 3,50 euro.

2.–Txostenak: 16,50 euro.

Horri gehituko zaio udal funtzionarioak edo langileak hura prestatzeko eman duen denboraren kostua, Nafarroako Gobernuak onetsitako lansarien taulei jarraituz.

3.–Konpultsak.

a) Konpultsa: 0,40 euro.

b) Kopia konpultsatua: 0,60 euro.

4.–Fotokopiak.

a) DIN A4 neurriko kopiak:

–Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Koloretan: 0,20 euro.

b) DIN A 3 neurriko kopiak:

–Zuri-beltzean: 0,15 euro.

–Koloretan: 0,25 euro.

5.–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

6.–Planeamenduaren CD kopia: 15,00 euro.

7.–Espedienteen tramitazioa.

a) Ezkontza zibila: 70,00 euro.

b) Ezkondu gabeko bikote egonkorrak: 20,00 euro (inskripzioagatik).

Ordenantza, 2001eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an.

c) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 45 euro.

Ordenantza, 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 13an.

d) Arma txartela: 9,00 euro.

e) Egoiliar txartela: 0,00 euro. Salbu eta galdu bada; kasu horretan: 5,00 euro.

Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

f) Minusbaliotasun txartela: 0,00 euro.

Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

Hirigintzako tramitazioak:

–Obra lizentzia tramitatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,50 euro.

–Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea:

  • Egituraz kanpokoa: 96,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Egiturazkoa: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Plan berezien eta plan partzialen tramitazioa, aldaketa eta ebazpena: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Xehetasun-azterketen tramitazioa eta ebazpena: 96,00 euro.

–Birzatiketa proiektuen tramitazioa, etxebizitzen m² eraikigarri bakoitzeko: 2,05 euro. Gutxienekoa 290,00 euro da.

–Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek eskaturik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.

–Lurzatiak banantzeko lizentzien tramitazioa, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 85,00 euro.

–Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 85,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak tramitatzea: 85,00 euro.

–Ordenantza, 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean: 9,00 euro.

–Udal zerbitzu teknikoen ikuskapen txostena edo, alde batek eskatuta, egiaztatzeko obrek bat egiten dutela aurkeztutako proiektuarekin (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar) 65,00 euro.

–Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:

AZALERA

SAILKATUA (euroak)

KALTEGABEA (euroak)

50 m²-ra bitarte

275,00

135,00

50 m²-tik 100 m²-ra bitarte

310,00

155,00

100 m²-tik 250 m²-ra bitarte

345,00

172,50

250 m²-tik 500 m²-ra bitarte

395,00

197,50

500 m²-tik gora

450,00

225,00

–Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 95,00 euro.

–Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:

  • Gutxieneko prezioa 1,5 ordukoa: 175,00 euro.
  • Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 12,00 euro.

–Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: kostatu adina kobratuko da.

–Obrak egiteko aginduak: %3 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (Ordenantza, 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 22an).

–Betearazpen subsidiarioak: %122 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (Ordenantza, 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 22an).

–Jarduerak hastea:

  • Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
  • Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko adierazpen bakoitzeko: urteko EJZaren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 130,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 130,00 euro.
  • Jarduera kaltegabearen erantzukizunpeko aitorpena:
  • Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 95,00 euro.
  • Jarduera berdefinitzea (taberna, kafetegia):
  • Definizio berri bakoitzeko: 130,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak (etxebizitza unitate bakoitzari edo erabilera berri bakoitzari buruz):

Ordenantza, 2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ean.

  • Oin berriko eraikinak: etxebizitzatako hiri-unitate bakoitzeko: 186,00 euro.
  • Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 127,00 euro.
  • Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 127,00 euro.

–Tasa etxeko ukuilurako baimenagatik:

  • Etxeko ukuilu berria: 100,00 euro.
  • Etxeko ukuilua handitzea: 50,00 euro.

Azterketa eskubideak. (Ordenantza, 2013ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 3an)

–Funtzionarioaren edo lan-kontratudun finkoaren lanpostu bat betetzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA (eurotan)

Honetara

25

B

18

C

12

D eta E

6

–Ordezkapenen zerrenda eratzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA (eurotan)

Honetara

12

B

9

C

6

D eta E

3

Salbuespenak:

–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

–Hautaproben deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Herri-lurretako aprobetxamenduak (Ordenantza, 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 7an):

–Aprobetxamenduak (prezioak erreguko). Urteko prezioak:

  • Laborantzako loteak.–Lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra: 9,63 euro.
  • Laborantzako loteak.–Lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra: 19,60 euro.
  • Laborantzako loteak.–Zuzenean herritarren artean, lehorreko lurra: 17,33 euro.
  • Laborantzako loteak.–Zuzenean herritarren artean, ureztalurra: 35,29 euro.
  • Laborantzako loteak.–Enkante bidez, lehorreko lurra: 17,33 euro.
  • Laborantzako loteak.–Enkante bidez, ureztalurra: 35,29 euro.
  • Familia-baratzeak.–Zuzenean herritarren artean: 48,50 euro.

–Bazkalekuak:

  • Zuzenean herritarren artean.–Santa Ageda: 634,87 euro.
  • Zuzenean herritarren artean.–Nekeas: 5.455,07 euro.
  • Zuzenean herritarren artean.–Larrandia: 1.408,42 euro.
  • Zuzenean herritarren artean.–El Monte: 1.419,04 euro.
  • Enkante bidez.–Santa Ageda: 634,87 euro.
  • Enkante bidez.–Nekeas: 5.455,07 euro.
  • Enkante bidez.–Larrandia: 1.408,42 euro.
  • Enkante bidez.–El Monte: 1.419,04 euro.

Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.

Iragarkiaren kodea: L2001098