31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2020ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran, 2020. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, aurrekontua hasiera batez onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2001741