31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

130E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Corellako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Ingurumen Txosten Estrategikoa egiten delarik 10. poligonoko 147., 159. , 161. eta 164. partzeletan, sustatzailea Hormigones en masa de Valtierra SA izanik.

Aldaketa txikia da eta definiturik dago ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko abuztuaren 14an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ekoan.

Aldaketaren xedea da 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. partzelen sailkapena aldatzea, basoberritzeko lurzorutik ustiapen naturalerako lurzorura.

Lau partzela horiek osatzen duten aldaketaren eremuak 1.702,6 m² ditu, “La Sarda” legar-hobiaren inguruan. Erabilerei dagokienez, hondar-partzelak dira, ingurumen-balio esanguratsurik gabeak: 147. eta 161. partzelak zuhaixka-larreak (1000 m² inguru), 159. partzela ureztatutako arbendolondoak, eta 164. partzela ekoizpenik gabea, legar-hobiko jarduketen mende. Hortaz, ez dira basoberritzeko lurzoruak berez, eta ez da ageri ingurumen-elementu garrantzitsurik. Ildo horretan, Ingurumen Zerbitzuak aldeko txostena eman du 2019ko abenduaren 18an.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Corellako Udal Plana aldatzearen aldeko Ingurumen Txosten Estrategikoa egitea 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. partzeletan, sustatzailea Hormigones en masa de Valtierra SA. izanik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Corellako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001030