1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
129E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, San Adriango Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Ingurumen Txosten Estrategikoa egiten delarik 2. poligonoko 882 G eta H azpipartzeletan, sustatzailea Finca los Mejicanos SL izanik.
Aldaketa txikia da eta definiturik dago ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozedura bete behar du.
Aldaketa 2019ko uztailaren 17an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9koan.
Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 882 G eta H azpipartzelen hirigintza-sailkapena zuzentzea, ingurumen-balioa zaintzeko lurzoru urbanizaezinetik balioa zaintzeko lurzoru urbanizaezinera, ustiapen naturalerako.
882H azpipartzela nekazaritza-biltegi bat da osorik, eta 882G azpipartzela hondar-gune bat da eta gainerako finkara darama. Beraz, arrazoizkoa da azpikategoria aldatzea, ez baitauka ingurumenaren aldetik lurzoru balioduntzat hartzeko baliorik edo elementurik.
Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela Ingurumen Ebaluazio estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.
Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,
EBAZTEN DUT:
1. San Adriango Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen aldeko Ingurumen Txosten Estrategikoa egitea 2. poligonoko 882 G eta H azpipartzeletan, sustatzailea Finca Los Mejicanos SL. izanik.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta San Adriango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
Iragarkiaren kodea: F2001028