31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Gustavo Adolfo Errea Lizaur jauna, Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Gustavo Adolfo Errea Lizaur jauna Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, ondorioak 2020ko otsailaren 2tik aurrera izateko.

2. Interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2001589