31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Leitzako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Ingurumen Txosten Estrategikoa egiten delarik 1. poligonoko 205. eta 206. lurzatietan, sustatzailea Leitzako Udala izanik.

Aldaketa txikia da eta definiturik dago ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko urriaren 15ean hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28koan.

Aldaketaren xedea da 1. poligonoko 205. eta 206. lurzatien hirigintza-sailkapena aldatzea, nekazaritza-ekoizpen handiko lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzoru finkatu gabera, Sistema Orokorrean eta espazio publikoa-berdegunearen erabilera global batekin.

Jarduketa-eremuak 6.459 m² ditu, zuzenean iristen da Elgoien bidetik, ur-horniduraren sare publikoa eta argiztapen publikoa ditu eta, beraz, ez da azpiegitura berririk aurreikusten. Bide ertzeko hurritz- eta lizar-hesia izan ezik, gainerakoa belardi laua da, eta oraindik bertan daude propano-gordailuen zolaten hondarrak, bai eta heliportuarenak ere. Ez da identifikatzen ingurumen-balio esanguratsurik.

Bi lurzatiak Erasote errekaren ezkerraldean daude, uholde-arrisku handiko leku batean; ondorioz, debekatuta dago ezer eraikitzea. Ordenamenduak aurreikusten du zabor-legarrezko bide perimetrala birgaitzea, eta aisiarako elementuak ipintzea 206. lurzatian.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Leitzako Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen aldeko Ingurumen Txosten Estrategikoa egitea 1. poligonoko 205. eta 206. lurzatietan, sustatzailea Leitzako Udala izanik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leitzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001026