31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

127E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Los Arcosko Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen Ingurumen Txosten Estrategikoa egiten delarik 3. poligonoko 386. eta 387. lurzatietan.

Aldaketa txikia da eta definiturik dago ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2018ko abuztuaren 13an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13koan.

Aldaketaren xedea da apartamentu-eraikin berri bat egitea 3. poligonoko 386. eta 387. lurzatietan. Gaur egungo bi eraikinak ordenamenduz kanpora daude Los Arcosko Udal Planean. Udalerriko espazio libreen Sistema Orokortzat kalifikatzea aurreikusten du Planak. Beraz, aldaketaren ondorioz 386. eta 387. lurzatiak Sistema Orokorretik atera eta sartzen dira G2 Taldeko 2. Ordenantzan, Alde Zaharra Birgaitzeari eta Berriztatzeari buruzkoan.

Aldaketa-proposamenak Udal Planeko aurreikuspenei eragiten die, eta gaur egun bi lurzatietan dagoen bizitegi-erabilerari eusten zaio; beraz, aldaketak ez dakar ingurumenaren gaineko eragin berririk.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Los Arcosko Udal Planaren Aldaketa Egituratzailearen aldeko Ingurumen Txosten Estrategikoa egitea 3. poligonoko 387. eta 386. lurzatietan, sustatzailea Flor Figueroa Langarica izanik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Los Arcosko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001025