31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

126E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Murchanteko Hirigintzako Udal Planeko aldaketa bati buruz, upategi eta lehen eraldaketako nabeetatik bideetarainoko tarteei dagokienez. Sustatzailea Jose Moreno e Hijos SL da.

Aldaketa txikia da hau, zeina definiturik baitago Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko irailaren 16an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 4koan.

Aldaketak helburu du 25 metrotik 10 metrora murriztea upeltegietatik eta nekazaritzako produktuen lehen eraldaketako nabeetatik bideetarainoko tarte berariazkoa. Beraz, Araudi Partikularreko 3. tituluko V. kapituluko 1. ataleko 1.5 apartatua aldatzen da. Aldaketak ez ditu ukitzen eraikigarritasunaren baldintzak, ez ditu aldatzen halako instalazioetako lurzatien gutxieneko azalera, eta ez du ingurumeneko ukipenik sortzen.

Aldaketa nolakoa den ikusita, Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Murchanteko Hirigintzako Udal Planeko aldaketa bati buruz, upeltegi eta lehen eraldaketako nabeetatik bideetarainoko tarteei dagokienez. Sustatzailea Jose Moreno e Hijos SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Murchanteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001045