31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

181/2020 EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Teresa Hualde Manso andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen. Lanpostu horien artean 5129 lanpostua zegoen, unibertsitateko katedradunarena, Zuzenbide Zibileko jakintza-arlokoa, Zuzenbide Sailari atxikia.

2020ko urtarrilaren 14an, 5129 lanpostua eskuratzeko lehiaketa publikoa ebazteko ardura zuen batzordeak izendapen proposamena egin zuen María Teresa Hualde Manso andrearen alde.

Aipatutako ebazpena ikusirik eta deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkezturik.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Teresa Hualde Manso andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Zibileko jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzea, Zuzenbide Sailari atxikitako 5129 lanpostuan.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2001835