31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

618/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Edurne Ciriza Bereau andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Banakako Arreta Programen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Edurne Ciriza Bereau andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Banakako Arreta Programen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen honek 2020ko urtarrilaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau igortzea Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2001350