31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egiten dituena.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri da. Foru dekretu horren IV. kapituluak Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta egitura arautzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta zuzendaritza nagusian sailkatuta dauden unitate apalagoetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ematen dizkidan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Araubide Juridikoaren Atala.

2. Zehapen Prozeduraren Atala.

3. Giza Baliabideen Atala.

2.–Ordezkotza hori erabiliz ematen diren ebazpen eta egintzetan, egoera hori adierazi beharko da, eta zehaztuko da zein den organoaren titularra eta zein horren ordez ari dena.

3.–Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 115/2017 Ebazpenaren 2. atala baliorik gabe uztea. Horren bidez, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egin ziren.

4.–Ebazpen hau ukitutako unitateei igortzea.

5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2001588