304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen direlako ordainarazpen horiek arautzen dituen agiria, eta horiekin batera ondoriozko testu bategina ere; hori guztia iragarki batean jaso zen 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29an.

2020ko abenduaren 16an bukatu zen jendaurreko aldia, eta inork ez zuen erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, egun horretan behin betiko onetsirik gelditu ziren aipatutako ordainarazpenak arautzen dituzten arauak.

Lodosan, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

ORDENANTZA FISKALAK 2021EKO URTARRILAREN 1ETIK AURRERA

Heldu den urtean, honako ordenantza hauek ez dira aldatuko: Ordenantza fiskal orokorra, Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena, Udalaren kirol eta kultur eraikin eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena, Udalaren hilerrian horma-hilobiak erabiltzeko tasa arautzen duena, Udalaren hiltegia erabiltzeko tasa arautzen duena, eta Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

OHARRAK:

1997ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 26an, ordenantza hauek: Ordenantza fiskal orokorra, Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena, Udalaren kirol eta kultur eraikin eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena, Udalaren hilerrian horma-hilobiak erabiltzeko tasa arautzen duena eta Udalaren hiltegia erabiltzeko tasa arautzen duena. Horien aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizial hauetan argitaratu ziren: 1998ko 33.a, martxoaren 18koa; 1998ko 156.a, abenduaren 30ekoa; 2000ko 36.a, martxoaren 22koa; eta 2014ko 231.a, azaroaren 25ekoa.

Herriko jabari publikoan zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren ordenantza argitaratu zen 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta horren aldaketa, 2013ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko ordenantza, aldiz, 2011ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Ordenantza fiskalen tarifen hainbat eguneratze argitaratu dira, horietarik azkena, hain zuzen, 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran onetsitakoa (behin betiko onespena 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean), eta horiek indarrean jarraituko dute.

Aldaketa guztiak testu bateginean sartu dira eta Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal dira (www.lodosa.es).

Iragarkiaren kodea: L2016016