304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

20/2020 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

2021ERAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

1. Onetsi egiten dira 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

a) Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontuak.

b) Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

c) Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

d) Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

e) Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

2. Halaber jasotzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 4.870.520.378 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, haien zenbateko bateratua 4.870.520.378 eurokoa da.

3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.665.393.195 eurokoa da, baturik diru-sarrera ez-finantzarioak, kontabilitate nazionalaren doikuntzak eta baimendutako defizita.

II. KAPITULUA

Aurrekontu-kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts-mugimenduak, baldin eta, partida horietan agertzen diren kredituek helburu bera izan arren, partida horiek ezberdinak badira Europar Batasunak horretara behartzeagatik, gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie partida, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzekoak, jarraituz Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu-aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

5. artikulua. Kreditu-zabalpenak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2021eko ekitaldirako zabalgarritzat joko dira ekitaldian zehar dauden edo sortu beharreko suertatzen diren partida guztiak, xede dutenak terrorismoaren biktimak edo indarreko legedian zehaztutakoak diren motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei erreparazioa ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak ematea, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiak ere.

Gainera, 2021eko ekitaldirako zabalgarritzat joko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, koronabirusaren kontra borrokatzeko aparteko neurriak finantzatzen dituzten partida guztiak edo ekitaldian horretarako sortu behar direnak. Partida horiek COVID-19 izena izanen dute.

Aurrekoez gainera, honako hauek ere zabalgarritzat joko dira:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

a) 020002-04100-1001-921400 partida, “Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi, kontseilari ohi eta beste goi-kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

b) 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

c) 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen aintzatespena, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzulerak eta beste batzuk” izenekoa.

d) 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsari-igoera” izenekoa.

e) 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

f) 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatiko kalte-ordainak” izenekoa.

g) 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

h) 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

i) 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

a) 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.

b) 110003-11530-3101-951100 partida, “Interesak eta kreditu komisioak” izenekoa.

c) 110003-11530-3400-931500 partida, “Kontuen interesak” izenekoa.

d) 110003 11530 3509 923700 “Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordaina”.

e) 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

f) 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma” izenekoa.

g) 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

h) 111002-11300-6050-923100 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Eraikinetako eta obretako altzariak eta ekipamendua” izenekoa.

i) 111002-11300-8500-923100 kontusaila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

j) 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

k) 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

l) 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan” izenekoa.

m) 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

a) 210001-21100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.

b) 210001-21100-7609-912200 partida, “Los Arcosko eraikinaren exekuzio subsidiarioa” izenekoa.

c) 211001-21200-4600-942108 partida, “Udalentzako konpentsazioa diru-sarreren galeragatik EJZ aldatuta” izenekoa.

d) 220000-22000-6010-453300 partida, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.

e) 220003-22200-2090-453200 partida, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.

f) 220003-22200-2090-453202 partida, “Pirinioetako A-21 autobiaren kanona” izenekoa.

g) 220003-22210-6010-453305 partida, “Suspertu plana. Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea” izenekoa.

h) 220003-22210-6010-453306 partida, “Suspertu plana. Zoruak sendotzea” izenekoa.

i) 220004-22100-4700-452100 partida, “Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. fasea” izenekoa.

4. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

a) 320000-32100-4809-261400 partida, “Suspertu plana. Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak” izenekoa.

b) 320000-32100-7800-261400 partida, “Suspertu plana. Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak” izenekoa.

5. Hezkuntza Departamentuko partidok:

a) 400000-40100-3501-321100 partida, “Berandutze-interesak” izenekoa.

b) 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izenekoa.

c) 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

d) 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

e) 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

f) 410002-41610-4609-322000 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako transferentzia” izenekoa.

g) 410002-41610-6081-322000 partida, “Eskola-testuliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

h) 410002-41610-7811-322000 partida, “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

i) 410004-41620-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

j) 410004-41620-2230-324100 partida, “Eskola-garraioa” izenekoa.

k) 410004-41620-2230-324102 partida, “Hezkuntza bereziko eskola-garraioa” izenekoa.

l) 410004-41620-4800-324100 partida, “Eskola-garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.

m) 410004-41620-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.

n) 410004-41620-4800-324103 partida, “Ikastetxera iristeko zailtasunak dituzten ikasleen garraiorako laguntzak” izenekoa.

ñ) 420002-42120-4609-322100 partida, “Udalekiko hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzekoak” izenekoa.

o) 410003 proiektukoak, “Irakaskuntza pribatu itundurako eta parekaturako dirulaguntzak” (kode ekonomikoa: 4811).

6. Osasun Departamentuko partidok:

a) 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2210, 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.

b) 520001-51200-2269-313902 partida, “Droga-mendekotasunaren aurkako III. Foru Plana (DFP)” izenekoa.

c) 540000-52000-1800-311100 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

d) 540000-52000-1810-311100 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

e) 540002-52833-4809-311104 partida, “Protesiak, ortesiak eta desgaitasuna dutenentzako ibilgailuak” izenekoa.

f) 540005-52831-4809-313100 partida, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.

g) 540005-52831-4809-313102 partida, “Xurgatzaileak eta beste produktu sanitario batzuk” izenekoa.

h) 540005-52831-4809-313103 partida, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

i) 543000-52200-6057-312802 partida, “Kirurgia-tresnak” izenekoa.

j) 543004-52214-2276-312700 partida, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

7. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko partida hauek:

a) 710000-71210-4700-412100 partida, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

b) 710000-71210-4700-412107 partida, “Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

c) 710000-71210-7700-412100 partida, “Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

d) 710001-71230-4700-414210 partida, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.

e) 710004-71320-2279-412205 partida, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

f) 710004-71320-7700-412200 partida, “Kalte-ordaina, abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izenekoa.

g) 710006-71510-4700-414100 partida, “Nafarroako Ubidetik egindako ureztaketen kanona” izenekoa.

h) 710006-71510-7609-414400 partida, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeak direla-eta” izenekoa.

i) 710006-71510-7819-414100 partida, “Ureztatzaileen Elkarteen nekazaritza azpiegiturak konpontzea, aparteko uholdeengatik” izenekoa.

8. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko partida hauek:

a) 810001-81100-4819-422203 partida, “Suspertu plana. Eskualdeetako plan estrategikoak” izenekoa.

b) 810001-81100-7819-422200 partida, “Suspertu plana. Eskualdeetako plan estrategikoak. Proiektuak” izenekoa.

c) 810012-81500-2276-494106 partida, “Nafarroako Enplegu Plan berriaren kudeaketa” izenekoa.

9. Eskubide Sozialetako Departamentuko partidok:

a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900000, 900003, 920005, 920006 eta 920008 proiektuetan daudenak.

b) 920000-93000-2600-231000 partida, “Esku-hartze sozialerako eta lan-baldintzak hobetzeko hitzarmena” izenekoa.

c) 900002-91100-4809-212100 partida, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa.

d) 900002-91100-4809-231500 partida, “Errenta bermatua” izenekoa.

e) 900002-91100-4809-231502 partida, “Gizarteratzeko laguntza bereziak” izenekoa.

f) 900002 91100 4809 231505 partida, “Bizitzeko gutxieneko errenta” izenekoa.

g) 900003 91600 4809 231600 partida, “Prestazio ekonomikoak eta akonpainamendu soziala ingurune irekian gizarte-bazterketan daudenentzat” izenekoa.

h) 900003-91600-4609-231500 partida, “Etxegabeentzako harrera zerbitzua” izenekoa.

i) 900003-91600-4609-231502 partida, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izenekoa.

j) 900003-91600-4609-231602 partida, “Enplegu sozial babestua” izenekoa. PO FSE 2014-2020”.

k) 900004-91100-4819-143103 partida, “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izenekoa.

l) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Suspertu plana. Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

m) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.

n) 920004-93200-4809-231B06 partida, “Desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko laguntzaileak kontratatzea” izenekoa.

ñ) 920008-93300-4809-231700 partida, “Zailtasun edo gatazka egoeran dauden adingabeen autonomiarako baliabideak” izenekoa.

o) 920008-93300-4809-231702 partida, “Familientzako prestazio ekonomikoak” izenekoa.

p) 920008-93300-4809-231704 partida, “Besteren ikastetxeetako haurren kuotak” izenekoa.

q) 950001-96100-4709-241109 partida, “Enplegu zentro berezietarako laguntzak. EGF” izenekoa.

r) 950001-96100-4809-241107 partida, “Suspertu plana. Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGF” izenekoa.

s) 950001-96100-4819-241104 partida, “Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala” izenekoa.

10. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko partida hau:

a) F20001-F2100-2279-112108 partida, “Doako laguntza juridikoa” izenekoa.

11. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko partida hauek:

a) G10001-G1110-6001-322300 partida, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

b) G10001-G1110-6020-322300 partida, “Suspertu plana. NUPeko Medikuntzako Eraikina” izenekoa.

c) G10001 G1110 7455 322302 partida, “Suspertu plana. Kapital transferentziak NUPera: Medikuntzako eraikina” izenekoa.

12. Honako partida hau: H00000-H0000-4459-911300, “Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa” izenekoa.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

1. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2021erako ezartzen duen gehieneko gehikuntza orokorra. Horrek ez du ezertan galaraziko beharrezkoak diren ordainsari-doikuntzak egitea, beharrezkoa bada, halatan ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutakoek behar bezalako zerikusia daukatela lanpostu horren edukiarekin, zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, arriskugarritasuna edo nekagarritasun berezia dela eta.

2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2021ean:

MAILA

URTEKO ZENBATEKOA

A

27.435,24 euro

B

23.080,40 euro

C

19.146,12 euro

D

16.674,70 euro

E

14.667,24 euro

7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraikiz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza-karguen ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetako zuzendariek eta haren erakunde autonomoetakoek (aurrekoekin parekatutakoek) 54.801,04 euroko ordainsariak izanen dituzte 2021ean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzako ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera, bai eta jatorrizko izendapenagatik edo beren zerbitzu-ematearen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak ere.

Zerbitzuetako zuzendariek beren lana erabateko eskuragarritasuneko eta dedikazio osoko araubidean eginen dute.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko izendapen libreko zuzendaritza-karguen ordainsariek ondotik zehazten diren zenbatekoak izanen dituzte 2021ean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzaren ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera:

a) Zerbitzu ez-asistentzialetako burutzak: 54.801,04 euro.

b) Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza: 60.313,82 euro.

Baldin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza-kargu horien titularren batek artikulu honetan aipatzen den zenbatekoa baino handiagoa jasotzen badu gaur egun, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu horretan diharduen bitartean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan diharduten izendapen libreko zuzendaritza-langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatzen denaren aplikaziotik suertaturiko gehikuntza bera izanen dute, kasua bada.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, zuzendari nagusiek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendaritza-karguek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek hurrengo apartatuetan zehazten diren ordainsariak jasoko dituzte 2021ean.

2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2021ean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan eragotzi gabe langile finkoek eta kontratudunek kasuan kasuko zerbitzu-harremanari aplikatzekoa zaion araudiaren araberako gradu- eta/edo antzinatasun-ordainsaria jasotzea:

–Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 75.262,04 euro.

–Lehendakariordea eta kontseilaria: 70.040,88 euro.

3. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularren kabineteetan goi kargudunaren izaera duten langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2021. urtean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan eragotzi gabe, langile finkoei eta kontratudunei dagokienez, kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariak jasotzea:

–Lehendakariaren aholkularia: 60.013,24 euro.

–Kontseilarien kabineteburua: 55.857,76 euro.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 60.013,24 euroko ordainsariak izanen dituzte 2021. urtean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan eragotzi gabe, langile finkoei eta kontratudunei dagokienez, kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariak jasotzea.

5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 52.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendaritza-kideek ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte 2021. urtean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan eragotzi gabe, langile finkoei eta kontratudunei dagokienez, kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariak jasotzea:

a) Erakunde autonomo bateko zuzendari kudeatzailea, salbu eta ondoko b) eta c) letretan xedatutakoa: 60.013,24 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 92.723,40 euro.

c) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea: 57.407,14 euro.

d) Erakunde autonomo bateko zuzendariordea: 54.801,04 euro.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza-kideak:

–Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailea, Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria: 70.854,28 euro.

–Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala: 61.930,54 euro.

–Osasun Mentaleko kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako zuzendari asistentzialak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordeak: 60.313,82 euro.

–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 59.224,34 euro.

–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Osasun Zainketen zuzendaria: 56.544,04 euro.

–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko Zainketa Sanitarioen zuzendariordeak: 51.233,84 euro.

6. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko kideen kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2021. urtean, hamalau hilekotan banatuta, ezertan eragotzi gabe, langile finkoei eta kontratudunei dagokienez, kasuan kasuko zerbitzu harremanari aplikatu beharreko araudiaren arabera legozkiekeen gradu eta/edo antzinatasun ordainsariak jasotzea:

–Lehendakariaren idazkaria: 37.053,80 euro.

–Kontseilariaren idazkaria: 33.774,72 euro.

–Kabineteko laguntzailea: 29.582,28 euro.

7. Aurreko apartatuetan araututako behin-behineko langileetatik finko edo kontratudun ez direnek Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun saria jasoko dute, eta horretarako kontuan hartuko da behin-behineko lanpostuetan lanean emandako denbora.

8. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren sozietate publikoetako zuzendaritzako langile izanik goi-karguduntzat hartuak direnek ordainsari hauek izanen dituzte 2021ean:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko soldata gordina, hamalau hilekotan banatuta, 59.616,42 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:

SOZIETATE MOTA

KONPLEXUTASUNAREN OSAGARRIA

URTEKO OINARRIZKO SOLDATA GORDINA, EUROTAN

D

%0

59.616,42

C

%10

65.578,04

B

%30

77.501,33

A

%55

92.405,43

Sozietateen sailkapena, haien motaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez ezarriko da.

9. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2021ean, hamalau hilekotan banatuta:

–Miguel Servet Fundazioa: 59.224,30 euro.

–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 51.233,78 euro.

–Baluarte Fundazioa: 65.003,27 euro.

–Gizain Fundazioa: 60.013,27 euro.

10. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute inolako entitate publiko edo pribaturengandik dieta pertsonalik jasoko administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joateagatik. Betetzen duten ordezkaritzagatiko dietak jasotzen badituzte, ordaintzaile den sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

11. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatzen denaren aplikaziotik kasua bada suertatzen den gehikuntza bera izanen dute.

II. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako
funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek.

2. Pentsio publikoen arloko araudi indarduna aplikatuz, eguneraketa ez zaie aplikatuko jadanik aitortuta dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta, berek bakarrik nahiz haiei baturik, kasua bada, onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoa, gainditu egiten badute pentsio publikoetarako ezartzen den urteko gehieneko zenbatekoa.

11. artikulua. Arauak, aplikatzekoak zaizkionak Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikitako funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari.

1. Artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea izanen da martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenen araberakoa. Erregulatze-soldata zehazteko, aintzakotzat hartuko dira foru lege horren eta hura betetzeko emandako behin-behineko ordainsari-erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handiagoak, geroko ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorren foru legeetan adierazitako portzentajeen araberako igoerarekin. Salbuespena izanen da artikulu honek lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik eskuratutako pentsioei buruz xedatutakoa.

2. Aurreko apartatuan aipaturiko xedapenen ildotik, zerbitzualdia erretiroaren eta pentsioen ondorioetarako neurtzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki emandako urteak bakarrik hartuko dira kontuan. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki emandako zerbitzu-urteak, betiere kasuko administrazioak aitortuak Foru Diputazioaren 1981eko urriaren 29ko eta 2001eko otsailaren 5eko Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako toki entitateen montepioetakoren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean daudela hiltzen badira edo erretiroa hartzen badute, pentsioaren zio den egintzarainoko atzeraeraginez zenbatuko dira aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aldi horiek ez badira gainjartzen aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin. Horren helburu bakarra izanen da zehaztea zein diren eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta kasuko pentsioa kalkulatzeko aplikatu behar den portzentajea edo kuota, kotizazio- edo zerbitzu-urteengatikoa.

Aurreko paragrafoan jasotako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira honako hauek zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aldi horiek, kasua bada beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute. Salbuespen izanen dira SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzen duen kotizazioa duten aldiak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo Nafarroako toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa betez, eta zehaztearren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2021. urtean sortutako erretiroak eta pentsioak, honako hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari-kontzeptuen zenbatekoak 2021. urteari dagozkionak izanen dira; hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuen foru legeek finkatutako urtez urteko igoerak aplikatzearen emaitza direnak.

Salbuespen gisa, lan istripu edo gaixotasun profesional batek eragindako ezintasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripua edo gaixotasun profesionala dela-eta hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, hartzeko erregulatzailea osatuko dute erretiroa edo heriotza gertatu aurreko urtean kasuko funtzionarioak bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik eratorritako ordainsari-sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak aplikatzearen emaitza.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatzetik ateratzen den zenbatekoarekin, zenbateko horri ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio-igoerako portzentajeak gehiturik.

5. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitako langileena, 2020. urterako ezarritakoa izanen da, zeina 15.239,00 eurokoa baita, baina 2021ean eguneratua pentsio publikoek urte horretan oro har izanen duten igoera aplikatuz.

Hirurogeita hamar urte betetzen dituzten unetik aurrera, honakoei ere aitortuko zaie aurreko paragrafoan ezarritako gutxieneko pentsioaren baliokidea den zenbatekoa jasotzeko eskubidea: beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurretik zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraituta, kasuko administrazio publikoan hogeita hamar urte baino gutxiagoko zerbitzualdi aitortua frogatzeagatik eguneratze-eskubiderik gabeko pentsioa sortu dutenei.

6. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioaren zenbatekoa izanen da ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina.

7. Artikulu honen 6. apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurrekoa zen eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere erregelamenduan xedatutakoaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzekoa zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun-egoerarengatik onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. apartatuan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak, bai eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak ere, aitortu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Baldin eta onuradunak 65 urte baino gutxiagoko adina badauka, ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusten ahalko dira, dela egoera larriagotzeagatik dela hobetzeagatik, edo diagnostiko-akatsarengatik, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta irekitzen ahalko da, eta Ezintasunak Baloratzeko Nafarroako Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Ezintasun iraunkorreko gradu jakin bat deklaratua duen funtzionarioa gradu altuago batean birsailkatua izanez gero, dela egoera larriagotzeagatik dela diagnostiko-akats batengatik, kasuko pentsio-esleipenak eragina izanen du berrikuspen-espedientea ebatzi eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.

Birsailkapena diagnostiko-akats baten ondorioa denean, eskubidea izanen du espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharko zukeenaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko, lau urtera arteko mugarekin.

c) Aurreko apartatuetan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 17ko eta 1972ko azaroaren 24ko erabakietan ezarritako eraginak izanen ditu. Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Lanpostuak eraldatzea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuak berrantolatzeagatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, hutsik ez daudenak, bestelako lanpostu bihurtzeko. Eginkizunen esleipen berria eta horren ondoriozko lekualdatzeak, maila beraren barnean, salbuespenez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuen ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.

2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostuetan eraldatzerik ez badago, salbuespen gisa baimena ematen ahalko da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak berresleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide kualifikazioa eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Esleipen berri hori aldi baterako izanen da kasu guztietan, gehienez ere langilearen mailan atxiki edo eraldatzea posible izan arte, eta beti bermatuko da langileak jaso eginen dituela aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak.

13. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketagatik 2020ko ekitaldian sortutako kostuen ordainketari dagokionez udal bakoitzari esleitu zaion kuotaren araberako proportzioan.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalei, beraien montepioen kudeaketak 2020ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko apartatuetan ezarritako ekarpenen zenbatekoa Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen dena izanen da.

III. TITULUA

Finantza-eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak eta maileguak ematea

14. artikulua. Abalak eta maileguak ematea.

1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 20.000.000 euro eginen dutenak.

Aurreko paragrafoko mugaren barruan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin.

Ondare Zerbitzuak txostena emanen du horien guztien gehieneko zenbatekoei buruz.

2. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak baimena eman ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak proposatuta, eta gehienez ere 30.000.000 euro eginen dute.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo antzeko beste bermeen gehieneko arrisku bizia 45.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, berriz, gehieneko arrisku bizia 107.000.000 eurokoa izanen da.

4. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak baimena eman ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak proposatuta, eta gehienez ere 27.000.000 euro eginen dute.

5. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 69.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 143.000.000 eurokoa izanen da.

6. Nafarroako Sektore Publikoa osatzen duten entitateek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematea, bai eta artikulu honetan aurreikusitako maileguak ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozkoak, lotuta egonen dira pertsona fisiko edo juridiko onuradunak konpromiso bat hartzeari; hots, enplegua sei hilabeteko epean mantentzea, mailegu-eskuratzearen edo kasuko bermeak ematearen egunetik aurrera kontatuta”.

7. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu, araudiak finantza zuhurtziaren printzipioari dagokionez ezartzen dituen mugak betetzen direla bermatzeko. Printzipio hori Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehazturik dago.

8. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean, 75. artikuluko 3. apartatuan eta 82.ter artikuluko 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, baimena ematen zaio Nafarroako Garapen Sozietatea SLri 2021ean mailegu eta abal eragiketa berriak egiteko, bietarik edozein, Parque de la Naturaleza de Navarra SArekin, gehienez ere 3.000.000 euroko zenbatekoa izanen dutenak.

9. Gizarteratzearen eta desgaitasunaren alorreko elkarte-mugimenduko erakunde sozialak izaten ahalko dira abalen eta jadanik araututa dauden antzeko beste berme batzuen onuradun, baldin eta kredituak behar badituzte, edo Covid-19aren krisiaren ondorioz banku-entitateekin kontratatuta dauzkatenen zabalpena behar badute.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

15. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, muga honekin: Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren azpisektorea osatzen duten entitateen 2021eko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2021eko urtarrilaren 1ekoa baino 461.820.000 euro handiagoa (BPGaren %2,2ko defizit aurreikusiaren finantzaketa).

2. Artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da baldin eta, hasiera batean aurreikusita ez bazegoen ere, aktibo finantzarioak eratzen badira, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badituzte; halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak hitzar litzaketen bestelako zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Artikulu honen lehenengo apartatuan finkatutako muga gainditzen ahal da baldin eta defizit aurreikusiak gainditzen badu BPGaren %2,2ko erreferentzia tasa, soberakina finantzatzeko behar den zenbatekoarekin.

4. Era berean, artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako esparru-hitzarmen baten indarrez egin beharreko azpiegiturak finantzatzeko behar den zenbatekoan.

5. Aurreko apartatuetan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2021eko ekitaldiaz harago ere berandutzen ahalko dira.

6. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak behar den zorpetze-estrategia hartuko du baimentzen den gehieneko zorpetze-bolumena ez dadila izan aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudian ezarritako mugatik gorakoa.

7. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko apartatuetan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

16. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorean Europako Kontuen Sistemako irizpideen arabera sartuta dauden entitateek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimena lortu beharko dute beren zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta erabat deusezak izanen dira baimen hori gabe hartutako erabakiak.

Hiru hilabetean behin, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zorpetze-eragiketa horietarako baimen guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

2. Aurreko apartatuko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak ez ditu gaindituko aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudian ezarritako mugak.

3. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren entitateetako arduradunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eskatzen dien formatu eta epeetan eman beharko dute informazioa, Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontu-egonkortasuna dela-eta adostutako konpromisoak betetzeko.

IV. TITULUA

Toki entitateak

17. artikulua. Ohiturazko elkarteen inbertsioetarako dirulaguntzak eta onurak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzen ahalko dituzte Errege Bardearen Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako batzarrek, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

18. artikulua. Aurreikusitako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontuko aldaketak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, kreditu-sorrerak dira kredituak handitzen dituzten aurrekontu-aldaketa batzuk, hasierako aurrekontuan aurreikusi gabekoak edo aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarrera jakin batzuen ondoriozkoak.

Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, kredituak handitzen ahalko dira aurrekontuko gastuen egoera-orrian dagokion diru-sarrera gertatu gabe, baldin eta dokumentuz frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa konpromisoa, kasu hauetan:

a) Langileria-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnean.

b) Helburutzat prestazio pertsonal edo sozialak dituzten aldizkako dirulaguntzei dagozkienean.

c) Finantzaketa diru-itzulketa baten bidez jasotzen duten programei dagozkienean. Egiazki izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.

d) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egin beharko du aldez aurretik.

19. artikulua. Ordainsarien igoeraren ondoriozko aurrekontu-aldaketak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak baimena eman dezake funts-mugimenduak egiteko “Ordainsarien igoera” izeneko 020002-04100-1800-921402 partidaren kargura, xedea izanik 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ordainsari-igoerak eragindako gastua egozten zaien partidak finantzatzea.

20. artikulua. Aurrekontuko aldaketak, langileak hartzeagatik aldi baterako kontratatu ezin diren lanpostuen lan publikoaren eskaintzaren ondorioz.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena eman dezake “Aldi baterako kontratatu ezin diren lanpostuen lan publikoaren eskaintza” izeneko 020002-04100-1800-921404 partidaren kargurako funtsak mugitzeko, langileak hartzearen ondoriozko gastuaren egozpena duten partidak finantzatzeko.

21. artikulua. Erakunde sindikalen funtzionamendu-gastuaren konpentsazioa Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan.

020000 04000 4819 921302, 410005 41700 4819 321100 eta 540000 52000 4819 311100 partiden bidez (hirurak “Erakunde sindikalen funtzionamendu-gastuaren konpentsazioa” izenekoak), edozein motatako gastuak finantzatzen ahal dira, beharrezkoak badira erakunde sindikalen berezko jarduna egiteko.

22. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren, Nafarroako Kontseiluaren eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren aurrekontu-zuzkidurak.

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontu-zuzkidurak ordaintzeko aginduak irmoki eta aldizka eginen dira, hurrenez hurren Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak haiek eskatu ahala.

2. Duten independentzia organikoa eta funtzionala ezertan galarazi gabe, Nafarroako Kontseilua eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira.

Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetzaren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dauden baldintza beretan.

Nafarroako Kontseilurako eta Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegorako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, non eta behar handiagoak ez diren justifikatzen.

Kapital transferentziak eginen dira lehendakariak edo zuzendariak eskatu ahala, eskaera eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

23. artikulua. Interesengatiko funts-mugimenduak.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen interes-ordainketarako partiden eta gaitu beharreko suertatzen diren guztien artean, berdin delarik interes horiek zorrak, maileguek, diruzaintzako eragiketek edo kontuetako saldoek sortutakoak izatea.

24. artikulua. Funts-mugimenduak Ondare Zerbitzuko Higiezinei eta altzariei buruzko Planaren obra gastuengatik

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen partida hauen artean: 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa, 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma” izenekoa, eta 111002-11300-6050-923100 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Eraikinetako eta obretako altzariak eta ekipamendua” izenekoa.

25. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorraren ohiko jardunerako behar diren gastuak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordaindu ahalko dira.

26. artikulua. Eskola liburuen finantzaketa.

Zilegi izanen da funts-mugimenduak egitea ikasliburuak eta hezkuntzako materiala finantzatzeko partiden eta haien finantzaketa egokirako gaitu beharreko partiden artean. Funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularrak izanen du.

27. artikulua. Funts-mugimenduak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamendu-gastuen eta ikastetxe publikoen ekipamendu-gastuen artean.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularrak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen partida hauen artean: 410000-41600-2290-322000 partida, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa, 410001-41810-6059-325100 partida, “Ikastetxe publikoen ekipamendua” izenekoa, 422002-43200-6059-325100 partida, “Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen ekipamendua” izenekoa, eta 420006 42200 6060 322A00 partida, “Teknologia berrien ekipamenduak erostea” izenekoa, edo gaitu beharreko suertatzen diren partidak, baldin eta behar hori eratortzen bada ikastetxeek uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluan jasotzen den aurreikuspena betez eginiko eskaeretatik. Foru dekretu horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarreren eta gastuen araubidea.

28. artikulua. Eskola-garraioa eta -jantokiak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen eskola-garraiorako partiden eta horiek modu egokian exekutatzeko gaitu beharreko partiden artean.

Orobat, funts-mugimenduak baimentzen ahalko ditu eskola-jantokirako partiden eta horiek modu egokian exekutatzeko gaitu beharreko partiden artean.

29. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea eta bertan obrak egitea.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen ikastetxe publikoak eraikitzeko eta bertan obrak egiteko partiden eta horretarako gaitu beharreko partiden artean.

30. artikulua. UHUN-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontu-zuzkidura.

UHUNen Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiruhilekoen hasieran eginen dira.

31. artikulua. Itundutako eta diruz lagundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru kopurua, 2021. urterako, bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da, itundutako eta diruz lagundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko globala banatzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren apartatuan finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko ere.

Irakaskuntzako langileentzat bigarren xedapen gehigarrian jasotako ordainsariei buruzko aurreikuspenek 2021eko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz izenpetzen diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu enpresaburuen elkarte guztiek espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte; konturako ordainketa horiek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

“Bestelako gastuetarako” eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatetarako adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana ukatu gabe.

“Bestelako gastuetarako” zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatu beharko dute aplikatu direla.

“Gastu aldakorrak” osatzen dituzten zenbatekoen banaketa eginen da itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

2. Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko titularrak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egin daitezen partida hauen artean: 410003 proiektuan (“Irakaskuntza pribatu itundurako eta parekaturako dirulaguntzak”, kode ekonomikoa: 4811) zabalgarritzat jotako partidak eta gaitu beharrekoak.

3. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2021-2022 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako, oinarrizko lanbide heziketako eta lanbide lantegietako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu; aldaketa horiek 2021-2022 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

4. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, batxilergoa, goi mailako edo erdi mailako heziketa zikloak, oinarrizko lanbide heziketa eta lanbide lantegiak ezarri dituzten ikastetxe itunduei finantzaketa emanen zaie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientazioko zerbitzu espezializatuetarako. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanaldirako finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

5. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako -goi mailako heziketa zikloetarako- izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, arauturiko irakaskuntzaren kontzeptu gisa soilik, hau izanen da ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa: 36 euro ikasle eta hileko, hamar hilabetez, 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2021eko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude lantokiko lanbide prestakuntzakoa baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2021-2022 ikasturteko lantokiko lanbide prestakuntzak irauten duen hiru hilean.

On line egiten diren goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, goi mailako online heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa, araututako irakaskuntzaren kontzeptuan soilik, hau izanen da: 11,01 euro hileko eta ikasleko, hamar hilabetez, 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2021eko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitarte; horretatik kanpo daude lantokiko lanbide prestakuntza baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 9,90 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2021-2022 ikasturteko lantokiko lanbide prestakuntzak irauten duen hiru hilean.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuraturiko finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko “bestelako gastuak” deitutako kapitulurako eta, beraz, Administrazioak “bestelako gastuak” delako atalaren zenbatekoa osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

6. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen bosgarren xedapen gehigarrian finkatutakoak), lantokiko prestakuntza soileko unitateek izan ezik, 771,51 euroko kopurua daukate urtean “bestelako gastuak” kontzeptuan (514,34 euro goi mailako online heziketa zikloetan), zuzendaritzako eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori zuzendaritza-osagarriaz gain, zeinak “gastu aldakorrak” izeneko atalean baitirau.

7. Haur Hezkuntzako eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikastetxe itunduek artatzen badituzte hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak edo etxo laguntza jasotzen dutenak, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horiei arreta emateko laguntza-irakasleak, logopedia zerbitzuak, eta zaindariak edo bestelako langile osagarriak.

Baliabide horiek esleitzeko, deialdi publikoa eginen da, Hezkuntza Departamentuak onetsia, behar diren txosten teknikoak baliatuta.

32. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak.

Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horrek xedaturikoa garatzen duen Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera jantokiko administratzaile-, arduradun- edo zaintzaile-lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiazki emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

0-80

17,40 euro

15,38 euro

17,40 euro

81-160

19,42 euro

15,38 euro

17,40 euro

161-240

20,83 euro

17,23 euro

17,40 euro

+240

21,55 euro

19,74 euro

17,40 euro

33. artikulua. Kredituak kudeatzea enplegurako lanbide prestakuntzaren ekintzak egiteko. Konferentzia sektoriala.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu dauden partiden eta gaitu beharreko suertatzen direnen artean, gastuak behar bezala egozteko, haien izaeraren arabera (“Enplegurako lanbide prestakuntzako ekintzak. Konferentzia sektoriala” arlokoak).

34. artikulua. Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatik kalte-ordainak ematea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero egiten duen Irakasle Prestakuntzako Planean jasotakoetan, dela zuzenean Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutakoetan, ordainsaria jasotzen ahalko dute, baldin eta jarduera hori beren lanalditik kanpo egiten badute. Aipaturiko ordainsariak honakoak izanen dira:

–Prestakuntza presentziala:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 59,25 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, halakotzat ulerturik aditu batek zientzia, teknologia edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, gutxienez 90 minutuko iraupenekoa, 361,76 euro ordainduko dira gehienez.

–Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.049,11 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 98,35 euroko ordainsaria jasoko du tutore bakoitzeko, bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,99 euroko ordaina emanen da, gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko apartatuan adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten irakasleei.

35. artikulua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleek beren ordutegiaren parte bat Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ematen badute, zentro horretan emandako lanaldi-portzentajearen proportzioan jasoko dute Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren artean dagoen aldea.

36. artikulua. Kilometroengatiko diru-ordaina, prestakuntza jardueretara joandako irakasleentzakoa.

Kilometroengatiko diru-ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren edo Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez deitutako prestakuntza-jardueretara hezkuntza-administrazioak espresuki hautatuta joandako irakasleek, baldin eta eskubide hori espresuki aipatuta agertzen bada kasuko ebazpenean.

37. artikulua. Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatuak izan ondoren, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailari dagokion oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, antzinatasun saria, graduari dagokion ordainsaria, familia-laguntza, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko administrazio-kontratudunentzat orokortasunez ezartzen den beste edozein ordainsari ere.

38. artikulua. Irakaskuntzako zenbait lanposturen ordainsari osagarrien aldaketa.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio maisu-maistren kidegoko funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoaren esleipena aldatzeko, Bigarren Hezkuntzan aniztasunari erantzuteko eginkizunak bete ditzaketen espezialitateetan, baldin eta aurretiaz azterlan bat egiten bada ikastetxe desberdinetan dauden lanpostu horien kopuruari eta ezaugarriei buruz, eta, betiere, azterlan horretatik ez bada eratortzen guztizko gastuaren handitzerik.

39. artikulua. Lanbide-gaitasunen ebaluazio, aitorpen eta egiaztatze prozeduretan esku hartzen duten irakaskuntza publikoko langileentzako ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko irakasleek, lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozeduretan aholkularitza edo ebaluazio faseetan esku hartzeko izendatutakoek, arlo horretan eskumena duten departamentuek dei eginda, ondotik aipatzen diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izanen dute, 66/2014 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, zeinak finkatzen baititu pertsonek lan-esperientziaren edo prestakuntza bide ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura:

a) Egiaztatze prozedurako aholkulariak:

–Izangai bakoitzagatik jaso beharrekoa, kasu hauetan:

Aholkaturiko 3 gaitasun unitate bitarte: 120 euro.

Aholkaturiko 4, 5 edo 6 gaitasun unitate: 150 euro.

–Aholkaturiko 6 gaitasun unitate baino gehiago: 180 euro

–Lanbide arlo bereko kualifikazio gehigarria izateagatiko osagarria, izangai berarentzakoa: 50 euro

b) Egiaztatze prozedurako ebaluatzaileak:

–Izangai bakoitzagatiko ebaluatzaile nagusi izatearen ordainsaria, honako kasu hauetan:

Ebaluatutako 3 gaitasun unitate bitarte: 130 euro.

Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun unitate: 165 euro.

Ebaluatutako 6 gaitasun unitate baino gehiago: 200 euro.

–Izangai bakoitzagatiko bigarren mailako ebaluatzaile izatearen ordainsaria, honako kasu hauetan:

Ebaluatutako 3 gaitasun unitate bitarte: 60 euro.

Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun unitate: 75 euro.

Ebaluatutako 6 gaitasun unitate baino gehiago 90 euro.

Ebaluazio batzordeko arduradun izateagatiko ordainsaria (taldeko).

Ebaluazio batzordeko burua: 200 euro.

Ebaluazio batzordeko idazkaria: 100 euro.

Ordainsari hauek konpentsazio gisa ezartzen dira, kontzeptu hauengatik: aholkularitza eta ebaluazio saioen prestaketa eta garapena; izangaiei zuzeneko arreta ematea; prozeduraren agirien kudeaketa; eta deialdia egiten duten administrazioekiko koordinazio lana.

2. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du foru dekretuz baimentzea prozeduran esku hartzeagatiko ordainsaria eman dakien aholkulari eta ebaluatzaileez bestelako pertsona batzuei, baldin eta haien laguntza beharrezkotzat jotzen bada egokiro gara daitezen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurak.

40. artikulua. Ikerkuntzaren sustapena.

Osasun Departamentuak osasun zientzien arloan ikerketa sustatzea haren inbertsio berekitzat joko da, eta horri ez zaio aplikatuko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, salbu eta aurrerakinei dagokienez, zeinak arau horretan ezarritakoaren arabera antolatuko baitira.

41. artikulua. Organoen transplanteen sustapena.

Ospitaleek organoen transplanteak sustatzeko jasotzen duten diru kopuru helburuduna ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan nahiz ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren helburuarekin zerikusia baldin badute betiere.

42. artikulua. Kreditu zabalgarrien kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak baimena ematen ahalko du funts-mugimenduak egiteko 54. programa multzoko aurrekontu-partiden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gaitu beharreko partiden artean, baldin eta lehenbizikoek gehikuntza izan badezakete foru lege honen 5. artikuluko 6. apartatuko a), f), g), i) eta j) letretan adierazitakoaren arabera.

43. artikulua. COVID-19aren kredituak kudeatzea.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira COVID-19ari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hoberako beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

44. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren aurrekontuko 810012-81500-4819-494108 partida, “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkatzailetasunaren araberakoak” izenekoa, haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritasunaren arabera, kontuan harturik 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko epean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak. Ordezkaritza-agintea indardun izan beharko dute azken data horretan, hala xedatuta baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduan, zeinaren bidez ezartzen baita sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien dirulaguntzaren araubidea, Nafarroan lortu duten ordezkari kopuruaren araberakoa, bai eta urteko deialdian ere.

–810012-81500-4819-494103 partida, “Hauteskunde sindikalen prozesuaren jarraipenerako batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik eman beharreko konpentsazioa” izenekoa, urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan bakoitzak duen ordezkari kopuruaren proportzioan.

–810012-81500-4819-494114 partida, “Ekonomia sozialeko entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL” izeneko partida erabiliko da Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegiturako eta mantentze-lanetako gastuak ordaintzeko, ekonomia soziala bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko duen xedea bete ahal izan dezan.

–810012-81500-4819-494113 partida, “Enpresaburuen elkarteentzako transferentzia, haien ordezkatzailetasunaren arabera. CEN” izenekoa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izanen da, bere funtsezko helburuak, erakundearen estatutuen 4. artikuluan jasoak, bete ahal izan ditzan.

–810012-81500-4819-494111 partida, “Gizarte- eta enpresa-eragileentzako transferentzia, haien parte-hartzearen araberakoa” izenekoa, gizarte- eta enpresa-eragileen parte-hartze instituzionala sustatzeko izanen da, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 3ko 222/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez arautzen baitira erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek beren parte-hartzeagatik jasoko dituzten konpentsazioak.

–810012-81500-4819-494100 partida, “Berrikuntza Sozialerako Unitatea elkartearentzako dirulaguntza, bere funtzionamendurako” izenekoa, erabiliko da Berrikuntza Sozialerako Unitatea elkartearen azpiegiturako eta mantentze-lanetako gastuak ordaintzeko, horrela bete ahal izan dezan bere helburua, zeina baita berrikuntza soziala sustatu eta bultzatzea eta desafio sozialei erantzuteko eta garapen ekonomiko berritzailea, soziala, jasangarria eta pertsonengana zuzendua sustatzen duten bide berritzaileak lankidetzan sortu eta garatzea, enpresa-jarduera eta kalitatezko enplegua sortzearekin batera.

–950002-96200-4819-242106 partida, “Prestakuntza-premiak ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izenekoa, banatuko da Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

45. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimendutako mugak eta urteko zenbatekoak gaindituz, kasu hauetan:

a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, eskuratzaileei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei dirulaguntzak emateko, eta etxebizitzak birgaitzeko, baldin eta ez badira gainditzen aurreko ekitaldian helburu horretarako ezarritako zenbatekoak.

b) Ondasun higiezinen errentamendua egiteko.

c) Esparru-akordioak edo -kontratuak egiteko, halakoak non kontratazio publikoari buruzko araudiaren arabera indarraldi luzeagoa izan baitezakete Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak urte anitzeko gastuetarako ezartzen duena baino.

d) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planak, programak eta ekimenak aurrera eramateko, bai eta haietatik eratorritako betebeharrei aurre egiteko ere, bost urte baino gehiagoko plangintza eduki behar dutenean.

e) Enpresek I+G+b proiektuak finantzatzeko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetarako hobari gisako laguntzak emateko, eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei laguntzak emateko.

f) Telekomunikazio- edo informatika-sareekin edo -azpiegiturekin zerikusia duten zerbitzuak kontratatu edo enkargatzeko.

g) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako dirulaguntzak emateko. Dekretu horren bidez zenbait neurri ezartzen dira, 2001eko martxoaren 8ko eta 2001eko uztailaren 31ko 76/2000 eta 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta haientzako laguntza bereziak ezartzeko.

h) Hezkuntzaren Kalitatea hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.

i) Toki entitateei dirulaguntzak emateko, hirigintzako udal planeamenduak egin edo berrikus ditzaten.

j) NBEUF eta LGENF funtsetako kontuen auditoretza zerbitzuen kontratua 2021-2027 aldirako lizitatu eta adjudikatzeko.

2. Hezkuntza Departamentuak eskola-garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzen ahalko ditu, bai eta ikastetxe publikoak eraikitzeko espedienteak izapidetu ere, eta xede horrekin hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuko ditu, betiere konpromiso horiek aurrekontu-ekitaldia ez den urte-aldi bati badagozkio, ikasturteko beharrei erantzunez.

3. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak bekak eta laguntzak ematen ahalko ditu, eta horretarako, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartu, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.

46. artikulua. PFEZaren %0,7ko Funtseko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira PFEZaren %0,7ko Funtsari dagozkion partiden artean, baita gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortu ere.

Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

47. artikulua. Gizarte-inklusioko prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu “Errenta bermatua” izeneko 900002-91100-4809-231500 partidaren eta “Bizitzeko gutxieneko errenta” izeneko 900002-91100-4809-231505 partidaren eta gaitu beharrekoen artean.

48. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu partida hauen eta helburu horietarako gaitu beharrekoen artean:

a) 920005-93100-2600-231B04 partida, “Suspertu plana. Zaharrentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.

b) 920005-93100-2600-231B05 partida, “Suspertu plana. Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.

c) 920005-93100-2600-231B06 partida, “Suspertu plana. Gaixo mentalentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.

d) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Suspertu plana. Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

e) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei arreta emateko laguntzak” izenekoa.

49. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu 920008 proiektuko partiden eta gaitu beharreko partiden artean, baldin eta lehenbizikoak zabalgarri deklaratu badira foru lege honen 5. artikuluko 9. apartatuan.

50. artikulua. Kreditu-kudeaketa Eskubide Sozialetako Departamentuan.

Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak zilegi izanen du funts-mugimenduak egitea “Esku-hartze sozialerako eta lan-baldintzak hobetzeko hitzarmena” izeneko 920000-93000-2600-231000 zenbakiko partidaren eta honako partida hauen artean:

a) 900003-91600-2600-231600 partida, “Ingurune irekiko akonpainamendu sozialeko kontratua” izenekoa.

b) 900003-91600-2600-231602 partida, “Gizarteratze-xederako egoitza-arretaren zerbitzua kudeatzea” izenekoa.

c) 900003-91600-2600-231603 partida, “Gizarteratze- eta laneratze-zerbitzuetarako kontratua” izenekoa.

d) 900003-91600-2600-231604 partida, “Etxebizitzaren bidezko gizarteratzerako zerbitzurako kontratuak” izenekoa.

e) 920008-93300-2600-231703 partida, “Suspertu plana. Laguntzak adingabeei eta adoptatzaile eta hartzaile diren familiei” izenekoa.

f) 920008-93300-2600-231705 partida, “Adopzioaren aurretiko prestakuntza” izenekoa.

g) 920006 93300 2600 231502 partida, “Familiari laguntzeko zerbitzuak: familiendako orientazioa eta bitartekotza” izenekoa.

h) 920006 93300 2600 231505 partida, “Familia elkartzeko gunea” izenekoa.

51. artikulua. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko aurrekontu-partiden eta hura behar bezala betetzeko gaitu beharreko partiden artean.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

52. artikulua. Kreditu-txertaketak gastu exekutatugabeagatik, zeina baitagokio ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari, zeinak arautzen baitu Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari dagokion gastua, Nafarroako aurrekontu orokorretan kontsignatutakoa, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da, eta hurrengo aurrekontu ekitaldietan txertatzen ahalko da.

53. artikulua. Hondakinen Funtseko kredituen kudeaketa.

Funts-mugimenduak egiten ahalko dira Hondakinen Funtsari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, bertako kontseilariak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

54. artikulua. Hondakinen Funtsari dagozkion gastu-kreditu exekutatugabeen txertaketak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako gastua, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legeak sortutako Hondakinen Funtsari dagokiona, kasuan kasuko ekitaldian exekutatzen ez den zatian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta hurrengo aurrekontu-ekitaldietan txertatzen ahalko da.

VI. TITULUA

Kontratazioa

55. artikulua. Garraioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta xedetzat garraio jarduerak dituzten dirulaguntzak emateko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, betiere.

56. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura-kontratuak.

1. Jendeari arreta zuzena ematen dioten erakunde autonomoen menpeko zentroek, produktu freskoak erosi behar badituzte, eskaintza eska diezaiekete hornitzaileei beharrezkotzat jotzen duten maiztasunarekin zerbitzua eta laguntzaren kalitatea bermatzeko, urteko adjudikazioari heldu beharrik gabe.

2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zilegi izanen du bere menpeko zentroetarako hornigaiak erostea hornitzaileei bi, hiru edo lau hilean behingo eskaintza-galdea eginez, urte osorako adjudikazio bat egitera jo behar izan gabe.

57. artikulua. Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak erostea, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoak.

Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuen erosketa, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoena, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak eginen du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontu-partiden kargura finantzatuta.

58. artikulua. Nafarroako Ubidearen Eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko kontratua.

Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagozkio Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzearen interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko herri-lanen emakidarako kontratuko eskumenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituenak Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegituren eraikuntza eta ustiapena arautzen dituen azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeko 3.1.b) artikuluaren arabera, salbu eta lurzatiak biltzeko prozesuen eta sektore edo eremu bakoitza ureztatzen hasteko adierazpenen eta haien aldaketen gainekoak. Emakida-kontratuko obra-proiektuen eta haien aldaketen onespen administratiboa Lurralde Kohesiorako Departamentuak emanen du.

59. artikulua. Nekazaritzako estatistika-lanetan laguntzeagatiko kalte-ordainak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diru-ordainak ematen ahalko dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen duten pertsonei, laguntza horrek sortzen dizkien gastuengatik, betiere muga hauekin (eurotan, urtero):

Urte osoko labore-azalerak

75

Urte osoko labore-ekoizpenak

75

Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa

250

Lurraren prezioak

1.300

Landa errentamenduen kanonak

350

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

1.750

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

1.100

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

600

Munta txikiko produktuen prezioak

300

Nekazaritzako ordainsariak

200

Kontu makroekonomikoak

200

Meteorologia-Osoa

1.325

Meteorologia-Erdizka

1.175

Meteorologia-Termoplubiometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin

980

Meteorologia-Termoplubiometrikoa

750

Meteorologia-Plubiometrikoa

665

Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin

1.405

60. artikulua. Laguntza-kontratua, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) heldu diren laguntzak kontrolatzekoa.

Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu delegatuaren bidez osotu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua erakunde ordaintzaile eta beste organo batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez; hori horrela, bermatzearren bete egiten direla erregelamendu delegatu horrek Europako NBEUF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez ezartzen dituen betebeharrak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, kontrolatu eta egiaztatze aldera Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak, edo aldezte aldera Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunen betetzea. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

61. artikulua. Kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa, “Funtzio publikoa” izeneko 020 programako tasa akademikoetatik eta azterketa-eskubideetatik heldutako diru-sarrerek kreditua sortu ahalko dute honako gastu-partida hauetan: 020000-04000-2267-921400 zenbakiduna, “Probak egiteko askotariko gastuak. Epaimahaiak” izenekoa, eta 020002-04100-2330-921400 zenbakiduna,”Oposizio-epaimahaiengatiko gastuak” izenekoa.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Toki entitateen parte-hartze funtsaren tratamendua.

1. Nafarroako Parlamentuak 2021eko ekitaldirako onetsitako kredituek, zeinek kapital transferentzien arloan osatzen baitute Toki entitateek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsa, kontsumitu eginen dute aurreko ekitaldietan sortutako diruzaintzako gerakin atxikia. Era berean, funts horri atxikitako diruzaintzako gerakintzat joko dira ekitaldia ixtean aurrekontu-erabilerarik izan ez duten kredituak, jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak, bai eta Toki Inbertsioen Planaren araudia aplikatuz itzultzen diren kopuruak ere. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kredituarekin batera esleitzen ahalko da, aurrekontuaren exekuzio mailaren arabera eta diru-sarreren aurreikuspenek horretarako bidea ematen badute, toki entitateei planean sartutako obrak egiteagatik ematen zaizkien dirulaguntzak finantzatzeko.

2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularrak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu Toki Inbertsioen Planeko partiden artean, mugimendu horiek programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direnean. Era berean, toki entitateek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren partidetan txertatutako kredituen artean ere funts-mugimenduak egiten ahalko dira, kapital transferentzien arloan, hala inbertsio plan bereko aurrekontu-partiden artean nola plan desberdinetako partiden artean.

Halaber, Toki Inbertsioen Planaren barruan aurrekontu partidak sortzen ahalko dira, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen denean.

3. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren ekarpenen banaketari dagokionez, aldi horretarako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, zuzkidurak Inbertsioen Programen, Toki Programazioaren eta Libreki Erabaki Beharrekoen ataleko kontzeptu desberdinen artean banatuko dira.

4. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko du Toki Inbertsioen Planeko kredituen artetik plan zuzentzaileetako azterlan eta proiektuak finantzatzeko diren kredituak kudeatzeko lana, dela ente instrumental bati enkargua emanez, dela kontratu publikoei buruzko foru legeriaren araberako kontratazio baten bidez, horren barne delarik haiek garatu eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotura duten edonolako gastuak. Edozein kasutan, ulertuko da Gastuen Aurrekontuan kudeaketa horretarako aitortzen diren betebeharrak Toki Inbertsioen Planaren gastu bereki direla.

5. 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitako finantzaketa ez duten hiri zeharbideen urbanizazio proiektuen kostuan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatu beharko lukeen zatia plan horretako kredituen kargura ordainduko da, kasuan kasuko fakturak aurkeztu ondoren.

6. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularrak funts-mugimenduak egiten ahalko ditu Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtseko partiden artean, transferentzia arrunten arloan, mugimendu horiek beharrezkotzat jotzen direnean programaren helburuak betetzeko.

Halaber, aurrekontu partidak sortzen ahalko dira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren barruan, transferentzia arrunten arloan, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen denean.

Bigarren xedapen gehigarria.–Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Ikastetxe itunduetako hezkuntza-maila eta -modalitate desberdinetan, eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak, kontzeptu hauetan xehakaturikoak: I. eranskinean ageri dira “Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne”, unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta, eta “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, kontzeptu bakoitzak modulu osoarekiko egiten duen portzentajea adierazita.

2020/2021 ikasturterako zenbatekoa, 2021eko abuztuaren 31ra artekoa, irakaskuntza itunduaren sektoreko irakasmailetan ezarritako errefortzu neurriak finantzatzeko modulu ekonomikoena, kontzeptu hauetan xehakatua: “Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne”, unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta, eta “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, COVID-19a dela eta, II. eranskinean ageri dira.

“Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne” kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta haien gizarte-kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

“Gastu aldakorrak” kontzeptuan biltzen dira, irakasleen antzinatasunaren eta horrek Gizarte Segurantzan duen eraginaren kostuaz gain, irakasle-ordezteak, zuzendaritza-osagarria eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrak.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, zeina irakaslez irakasle banatuko baita ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzarengan gertatzen diren inguruabarren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuen salmenta.

Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuak saltzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduek.

Laugarren xedapen gehigarria.–Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste irakaste-espezialitate batzuetan irakatsiz beteko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe publiko berriak.

Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du ikastetxe publiko baten sorrera baino lau hilabete lehenagorainoko aurredenboraz izendatzea irakaskuntzako zuzendaritza-karguak; horiek erregelamendu organikoetan ezarrita dauden eginkizunak beteko dituzte, bai eta Eskola Kontseiluari esleitutako eskumenak ere, hura eratzen den arte.

Seigarren xedapen gehigarria.–Lanbide karrerako maila aitortua aplikatzea Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei.

Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten fakultatiboei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie, espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio-talde berari dagozkionak. Gradu horiek ordainduko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean eta hori garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz.

Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batzuetatik iritsitako langileei, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan lanpostu bat zerbitzu eginkizunetan betetzen badute, Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie. Gradu horien ordainsariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileen lanbide karrerako araudian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Arazoak dituzten enpresei zorrak geroratzeko baldintza bereziak.

Zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak eskaintzen ahalko dizkie arazoak dituzten enpresatzat hartutakoei, bat etorriz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduan edo agindu horren ordezko xedapen batean zehaztutakoarekin. Baldintza berezi horiek izanen dira kasuko enpresak Nafarroako Foru Komunitatearekin dituen zorren zatikapen eta geroratzea egiteko, enpresa bere bitartekoak erabiliz bideragarria izateko beharrezkoak diren amortizazio-epe eta -sistemari dagokienez, eta aplikatuko den interes-tasa ez da izanen legezko interes indardunaren ehuneko 50 baino gehiagokoa. Gainerako baldintzei dagokienez, zorrak zatikatzeko eta geroratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria.–Eskubide sozialen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarriko du zatika itzul daitezen Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaindutako aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopurua, aipatu diren erakunde autonomoek eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada; eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.

547001-52300-4609-312200 proiektuko aurrekontu partidan, “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izenekoan, Nafarroako udalen jabetzakoak diren toki-kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako den horretan, dagoen zenbatekoa banatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko zenbatekoak eta moduluak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Edozein kasutan, modulu horiek kontuan hartuko dituzte kontsultategi mota eta azalera.

Herrietako kontsultategiak hornitzeaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da, kasua bada.

Hamargarren xedapen gehigarria.–Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten talde parlamentario guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienek emandako aldeko botoa beharko da, eta horretarako, ordezkari horietako bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.–Aldi baterako kontratua duten medikuen eta fakultatibo espezialisten esklusibotasun araubidea.

2021ean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen 11/1992 Foru Legearen A.1 eta A.2.5 estamentuetako langileen aldi baterako kontratazioa dedikazio esklusiboaren araubideaz bestelako batean eginen da. Hartara, kontratatutako profesionalak aukera izanen du bestelako araubide hori hautatzeko, kontratazioaren lehen egunetik hasita, hala nahi badu.

Hamabigarren xedapen gehigarria.–Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak, erretiroaren, heriotzaren, ukoaren edo lanpostu-erreserbarik ez dakarren beste edozein egoera administratiboren ondorioz hutsik gelditzen direnak, automatikoki esleituko zaizkio plantilla organikoan jatorriko irakasle kidegoari, lanpostuen gainerako ezaugarriak zehaztu gabe.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Lan eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin aurretik.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei dagozkien xedapenak.

1. Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.

2. Aurreko apartatuan aipatutako hautapen prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak, egunetan adierazitakoak, egun naturalekoak direla ulertuko da beti.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.–Deitutako hautaprobak atzeratzea.

Hautaproba batean finkatuta badaude probaren bat egiteko eguna, ordua eta tokia baina egoera epidemiologikoa dela-eta ez bada gomendagarria hura egitea, organo deitzaileak atzeratzen ahalko du egoera epidemiologikoak horretarako bide eman arte, deialdiaren Interneteko fitxan argitaratu ondoan, nafarroa.eus helbidean.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

Orokortasunez luzatzen dira, 2021erako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusiak.

Erretiroa hartzeko gehieneko adinari dagokionez aurreko paragrafoan aipatutako 1. artikulua funtzionario guztiei aplikatuko zaie, funtzionarioa atxikita dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistema zein den ere, barne harturik Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikiak, bai eta araubide horri atxikiak ere. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, 1. artikulu horren 5. apartatuan jasotako salbuespenak ekarriko du luzapena gehienez urtebeterako baimendu ahal izatea, Gizarte Segurantzak une bakoitzean zehazturiko nahitaezko erretirorako adina betetzen denetik. Luzapenaren mugatze hori aplikatuko zaie bai Nafarroako administrazio publikoetako langileei bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei.

Hala ere, eta salbuespen gisa, Osasun Departamentuak zilegi izanen du bere zenbait langileren zerbitzu aktiboa 2021. urtean zehar luzatzea zerbitzuaren premiengatik eta profesionalik ezarengatik; betiere, arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira. Halatan, zilegi izanen da zerbitzu aktiboaren luzapena baimendu dakien, Gizarte Segurantzak xedaturiko nahitaezko erretirorako adinera iritsi ondoren, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko 11/1992 Foru Lege Arau-emaileko A.1 eta A.2.5. estamentuetako profesional fakultatiboei, baldin eta norbere espezialitateko kontratazio-zerrenda irekita badago. Luzapena baimentze aldera inguruabar hori egiaztatzeko momentua izanen da nahitaezko erretirorako aurreikusita dagoen data iritsi baino hilabete lehenago. Luzapena urtebeterako eginen da, eta luzagarria izanen da baimen-ematearen baldintzei eutsiz gero, interesdunak horretarako eskaera aurretiaz eginik eta hirurogeita hamar urteko adina mugatzat harturik.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.–Aldatu egiten da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-dekretuko 2. artikulua. Foru Lege-dekretu horren bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko zenbait neurri. Aipatu artikuluak testu hau izanen du:

“2. artikulua. Hezkuntza Departamentuari atxikitako zaintzaileak. Hezkuntza-laguntzako espezialista bihurtzea eta C mailan/taldean sartzea.

1. Hezkuntza-laguntzako espezialistaren lanpostua sortzen da, C mailan/taldean sarturikoa.

2. Hezkuntza Departamentuari atxikitako zaintzaileen lanpostuaren izena eta lanpostua bera aldatzen dira; izan ere, “Hezkuntza-laguntzako espezialista” izena hartuko du, C mailan/taldean sarturikoa, eta zaintzaileen lanpostuak gaur egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan esleiturik dituen ordainsari osagarrien ehunekoak mantenduko dira.

3. Hezkuntza-laguntzako espezialista-lanpostuetan sartzeko, Gizarte integrazioko goi mailako teknikari titulu berariazkoa izan beharko da; edo, bestela, Batxilergoko titulua edo baliokidea, eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arretarako profesionaltasun-ziurtagiria. Aipatutako titulua eskatuko da, jadanik, foru lege-dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera onesten diren lanpostu-betetzerako lehenbiziko eta hurrengo deialdietan.

Hezkuntza Laguntzako espezialista-lanpostura sartzeko lehenengo hautapen-prozesurako deialdia 2023ko maiatza amaitu baino lehen eginen da.

4. Aurreko atalean adierazitakoa gorabehera, bost urteko bitarteko aldia ezartzen da, lege dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, aipatutako titulu berariazkoa eskatzeko, Hezkuntza Laguntzako espezialista-lanpostuak aldi baterako betetzen direnean. Aldi horretan, C mailako/taldeko lanpostuak betetzeko eskatzen den titulu orokorra duten izangaiek betetzen ahalko dituzte lanpostu horiek aldi baterako”.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako pentsioen zenbatekoen egoera errealari buruzko azterketa.

Nafarroako Gobernuak, aplikatzekoa den estatu-araudia galarazi gabe, sei hilabeteko epean azterketa bat eginen du Nafarroako pentsioen zenbatekoen eta diru-sarreren eta gastuen fluxuen egoera errealari buruz, kontuan hartuta Nafarroan jada gaituta dauden osagarri fiskalen bideak. Halaber, aztertu beharko du aurrekontuentzat zer eragin izanen lukeen pentsio baxuenak osatzeak egungo Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte, lehenik, eta 1.080 eurora iritsi arte, bigarrenik. Azterlan horretan egungo pentsio sistema publikoaren joeren balorazioa eginen da.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Publikoko langileen guardiak egun berezietan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Publikoko langileek guardiak egun berezietan egiten badituzte, produktibitate-modulu aldakor bat jaso ahalko dute, guardiari dagokionaren zenbateko bera izanen duena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Mahai Sektorialean dauden sindikatuen iritzia eskatuko du, ea zeintzuk jo behar diren egun berezitzat, aipatu modulua jasotzearen ondorioetarako. 2020ko abendua eta 2021eko urtarrila eperako, abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a, 5a eta 6a ordainduko dira, kontzeptu horren ordainsaria ekitaldi honetatik aurrera ematearren”.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Publikoko profesionalek barneko mediku egoiliarrei prestakuntza emateagatiko ordaina.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Publikoko profesionalek barneko mediku egoiliarrei prestakuntza ematea sustatzeko eta ordaintzeko xedez, eta kontuan harturik ezen, medikuntzako zenbait espezialitatetan dagoen profesionalik ezaren ondorioz, kasu batzuetan bikoiztu eginen dela ekitaldi honetan eta datozen urteetan Nafarroan prestakuntza jasoko duten BAMEen kopurua, ezohiko produktibitatearen modulu bat ezartzen da, urteko gutxieneko zenbateko gordina 1.000 eurokoa izanen duena, maiatzeko nominan ordaindu beharrekoa, barneko mediku egoiliarren prestakuntza-urtearen amaierarekin bat etorrita. Tutore batek berak bere ardurapean bi BAME baldin baditu, ordainsaria 1.200 eurokoa izanen da; eta hiru edo gehiago baldin baditu, 1.400 eurokoa. Irakaskuntza-modulua kobratzeko eskubidea izanen dute Irakaskuntza Batzordeak tutore izendatu dituen profesionalek, baldin beren ardurapean gutxienez ere BAME bat izan badute. Edozein arrazoi dela-eta tutoretza-aldia maiatza baino lehenago eteten baldin bada, ezarritako kantitatearen parte proportzionala izanen da moduluaren ordainsari. Sendategi bakoitzeko Irakaskuntza Planean zehaztuko dira tutore bakoitzak bere irakaslanari eskaini beharreko orduak, bai eta irakaslan hori zer baldintzatan eginen den eta kasuan kasuko sendalan-salbuestea ere, otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuari jarraikiz. Xedapen honen lehen paragrafoan adierazitako helburu berarekin, zilegi izanen da irakaslana hedatzea, kasua bada, osasun-prestakuntza espezializatuko irakaslana egiteko gaitasun-ziurtagiria duten beste osasun-profesional batzuenganaino, egoiliar-aldia eginik medikuntza, erizaintza, farmazia, biologia, psikologia, fisika eta kimikako espezialitateetan.

Xedapen iragankor bakarra.–Indarreko kontratazio zerrendak mantentzea.

Egoera epidemiologikoa dela-eta gomendagarria ez bada hautaprobarik egitea kontratazio zerrenda berriak eratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko, langileriaren arloko eskumenak dituen organoak erabaki dezake 2021ean indarra galduko duten zerrendak luzatzea, kasuan kasuko lanpostuko kontratazio zerrenda berriak onetsi arte egoera epidemiologikoak bide ematen duenean hautaprobak egiteko.

Azken xedapenetako lehenbizikoa.–Aldaketa 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean.

22. artikuluko 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean. Aurrerantzean testu hau izanen dute:

“1. Honetarako eska daiteke hasierako baimena gehieneko diru-ekarpena ezarri baino lehen:

A) Erreserbako inbertsioen behin betiko zerrendan ageri diren jarduketetarako, behin argitara eman ondoren 10. artikuluko 2. apartatuan eta 15. artikuluko 3. apartatuan jasotzen diren ebazpenak.

B) Uraren goi-hornidurari eta hiri-hondakinen tratamenduari dagozkien jarduketak, teknikoki justifikatzen bada urgenteak direla eta zein bere plan zuzendarian jasota egonez gero.

2. Toki entitateek IV. eranskineko 13. atalean xedatutakoari jarraikiz aurkeztuko dute dokumentazioa. Bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko, kontuan hartuko da inbertsioaren finantzaketa osoa dagokiola toki entitateari. 1.B) zenbakiko jarduketen kasuan, presakoak direla justifikatzen duen txosten tekniko bat ere erantsiko da”.

Azken xedapenetako bigarrena.–Aldatzea Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea.

Bosgarren eta bederatzigarren xedapen gehigarriak aldatzen dira Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean. Aurrerantzean testu hau izanen dute:

“Bosgarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Gobernuaren entitate instrumentalen edo sozietate publikoen abalaren nahiz bermearen betebeharraren salbuespena.

Kapital sozial osoa Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa duten sozietate publikoen kasuan nahiz haren entitate instrumentalen kasuan, etxebizitza babestuak edo halakoak eraikitzeko lurzati egokien urbanizazioa sustatzen dituztenean, ez daude behartuak berme edo abal berariazkorik jartzera zeinahi diru kopuru eskuratzeko dirulaguntza edo haren aurrerapen gisa, beren xede sozialaren jarduketetara zuzenduak badira diru horiek”.

“Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Alokairu sistema publikoa.

Foru lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hauek dira alokairu sistema publikoaren barrenean sartzen diren etxebizitzak: errentamendu kontratu ikus-onetsia duten etxebizitza babestuak, Alokairu Poltsan eta Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsean sartuta dauden etxebizitzak, eta foru lege honen 3.bis artikuluan jasotako etxebizitza-eskuratze eskubidea bermatzekoak diren kenkari fiskalak dituzten maizterren etxebizitzak”.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Aldatzea Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea.

9. artikuluko 2. eta 3. apartatuak aldatzen dira Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean. Aurrerantzean, testu hau izanen dute:

“2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzak eta haren erakunde autonomo bakoitzak gutxienez Berdintasun Unitate bat izanen du, arduratuko dena genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeaz kasuan kasuko politiken planifikazioan, kudeaketan eta ebaluazioan, ezertan galarazi gabe pertsona berak betetzen ahal dituela eginkizunak berdintasun unitate batean baino gehiagotan.

Berdintasun unitate horietako teknikariek genero-berdintasunean egon behar dute prestaturik, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikita egonen dira. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak hautatuko ditu, aipatu Institutuari atxikitako langileen artetik, berdintasun-unitate bakoitzari esleitu beharreko pertsonak”.

3. Berdintasun unitateek eginkizun hauek bete behar dituzte, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak gainbegiratuta eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuekin eta haren erakunde autonomoekin elkarlanean:

a) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako plan estrategikoa egiteko lanetan laguntzea eta haren aplikazioa sustatzea, zeinek bere eskumen esparruan.

b) Foru legeen aurreproiektuen, erregelamenduen eta planen genero-eraginaren txostenak egiteko lanetan aholku ematea.

c) Genero-berdintasunaren politiketako zeharkako planak eta programak betetzea departamentuaren edo erakundearen esparru funtzionalean, Nafarroako Gobernuak ezarritako helburu eta jarraibideekin bat.

d) Berdintasun-printzipioaren zeharkakotasuna eta/edo genero-ikuspegiarekin diseinatutako ekintza positiboak sustatzea aritzen diren departamentu edo erakundearen planak, programak, araudiak, azterlanak eta estatistikak diseinatzeko eta gauzatzeko orduan.

e) Aholku ematea departamentuaren eskumeneko gaietan berdintasun-printzipioaren aplikazioaz, eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko txostenak ematea zeinek bere eremu funtzionalean.

f) Departamentuak egindako informazio estatistikoa biltzea, eta aholku ematea jarduera bakoitzean behar diren sexu desagregazioari buruzko adierazleez.

g) Departamentuak Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordean dituen ordezkariei laguntza ematea.

h) Laguntza ematea berdintasun arloko prestakuntza programak egiteko eta gauzatzeko aritzen diren departamentu edo erakundeko langileentzat eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

i) Foru lege hau kasuko eremu funtzionalean eraginkortasunez betetzen dela ziurtatzea.

j) Genero-ikuspegia ezartzeko beharrezkoa den beste edozein eginkizun betetzea”.

Azken xedapenetako laugarrena.–Aldaketa Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean.

1. 8.4 artikulua aldatzen da Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean. Aurrerantzean testu hau izanen du:

“4. Era berean, foru lege honen aplikaziotik kanpo geldituko dira adjudikazio botere berak kontrolatzen dituen pertsona juridikoen arteko kontratuak, betiere kapital pribatuaren zuzeneko parte-hartzerik ez badago kontratuaren adjudikazioa jasotzen duen pertsona juridikoan”.

2. 138.3 artikulua aldatzen da Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean. Aurrerantzean testu hau izanen du:

“3. Kontratazio espedientea kontratuaren unitate kudeatzaileak emandako txosten arrazoitu baten bidez hasiko da; txosten horretan ase gogo diren beharren izaera eta neurria azalduko da, bai eta hauek ere: beharrak asetzeko xedearen egokitasuna, kontratuaren xede diren prestazioen ezaugarriak eta balio zenbatetsia, prezioa merkatuarekin bat datorren, adjudikazio irizpideak kontratuaren xedearekin lotura duten, kontrataziorako prozeduraren hautaketa eta kaudimen irizpideak, behar berariazkoak eta ondasun eta zerbitzuen hartzaileen behar berariazkoak eta inguruabarrak, eta beharrezkotzat jotzen diren beste guztiak. Kontratu bat betetzeak berekin dakarrenean entitate kontratatzaileek datu pertsonalak jakinaraztea kontratistari, adierazi beharko da datu horiek zer helburutarako jakinarazten diren.

Beharrari buruzko txostenaz gain, espedienteak honakoak ere jasoko dira:

a) Kontratua arautzen duten pleguak, kontratazio organoak onetsitakoak gastua baimendu aurretik edo aldi berean.

b) Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

c) Txosten juridikoa.

d) Kontu-hartzailearen fiskalizazioa”.

Azken xedapenetako bosgarrena.–Aldaketa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean.

33.1 artikulua aldatzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean. Aurrerantzean testu hau izanen du:

“Arau orokor modura, ordainketa aurreratua eginen da irabazi asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte ekintzaren edo osasun arloko proiektu edo programak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzetan, baldin eta ez badute baliabide nahikorik diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko eta inguruabar hori behar adina frogatzen badute.

Aurrekoa gorabehera, oinarri arautzaileetan ordainketa aurreratua aurreikusten ahal da proiektuak, programak edo jarduerak finantzatzeko dirulaguntzetarako, edo irabazi asmorik gabeko entitateek, federazioek, konfederazioek edo elkarteek beren helburuak lortzeko dirulaguntzetarako, baliabide nahikorik ez izatea ziurtatu behar izan gabe, baldin eta ematen den zenbatekoa ez bada 15.000 eurotik gorakoa eta ordainketa aurreratua ez bada emandako dirulaguntzaren % 60 baino handiagoa.”

Azken xedapenetako seigarrena.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzea.

Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeari xedapen iragankor bat gehitzen zaio, eduki honekin:

“Seigarren xedapen iragankorra.–2021. urterako kreditu eragiketen hitzartze-araubide iragankorra.

Salbuespenez, 2021ean, COVID-19aren osasun-krisiaren ondoriozko aparteko inguruabar ekonomikoen ondorioz, urtebetetik gorako zorpetze-eragiketak hitzartu ahal izanen dira, eta kasu horretan, ez dira aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 62. artikuluko bigarren eta hirugarren apartatuetan aurreikusitako murrizketak. Salbuespen horren babesean hitzartzen diren eragiketak Estatuak baimendu beharko ditu, berak erabakiko baitu xedapen honetan aurreikusitako inguruabarrak badiren ala ez. Baimen hori mailaka egin ahal izanen da, tarteen arabera”.

Azken xedapenetako zazpigarrena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2020ko abenduaren 29an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

I. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA %

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA %

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA %

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1,217

0,000

47.462,92

73,20%

6.710,30

10,35%

10.669,45

16,45%

64.842,67

LEHEN HEZKUNTZA

1,391

0,000

54.243,33

72,41%

9.355,97

12,49%

11.309,72

15,10%

74.909,02

DBHko LEHEN ETA BIGARREN MAILAK

1,652

0,000

68.127,56

74,90%

9.420,65

10,36%

13.404,97

14,74%

90.953,18

DBHko HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK

1,728

0,000

77.430,91

74,34%

11.681,37

11,21%

15.046,65

14,45%

104.158,93

DBH eta LEHEN HEZK. 2. ETA 3. MAILAK

1,391

0,000

62.334,32

71,82%

9.413,07

10,85%

15.046,65

17,34%

86.794,04

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN UNITATEA

0,957

0,652

69.588,96

72,60%

11.223,02

11,71%

15.046,65

15,70%

95.858,63

BATXILERGOA

1,652

0,000

71.444,99

72,01%

12.719,13

12,82%

15.046,65

15,17%

99.210,77

GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. MODALITATE BAT.

GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. BI MODALITATE.

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA %

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA %

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA %

LANGILE OSAGARRIAK

MODULUA %

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. PSIKIKOAK.

1,087

0,000

42.377,61

44,40%

5.798,68

6,08%

11.309,72

11,85%

35.961,16

37,68%

95.447,17

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. AUTISTAK

1,087

0,000

42.377,61

48,14%

5.798,68

6,59%

11.309,72

12,85%

28.552,96

32,43%

88.038,97

OINARRIZKO HEZK. BEREZIA. URRITASUN ANITZEKOAK

1,087

0,000

42.377,61

41,69%

5.798,68

5,70%

11.309,72

11,13%

42.156,62

41,48%

101.642,63

HLKPB

1,087

1,087

86.934,42

51,61%

13.972,57

8,30%

15.046,65

8,93%

52.486,25

31,16%

168.439,89

HBI

0,696

0,391

43.162,13

48,17%

6.574,04

7,34%

11.309,72

12,62%

28.552,96

31,87%

89.598,85

Oin. Hezk. Ber. Psikikoak. DBH berariazko unit.

1,391

0,000

54.243,33

76,04%

5.784,40

8,11%

11.309,72

15,85%

71.337,45

Erdi mailako heziketa zikloak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA %

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA %

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA %

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

1- EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA (HLO)

1.

0,478

1,087

65.984,34

68,22%

10.920,80

11,29%

19.815,63

20,49%

96.720,77

2.

0,826

0,568

60.292,08

67,01%

9.866,80

10,97%

19.815,63

22,02%

89.974,51

2- EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA, HIRU URTEAN (HLO)

1.

0,478

0,435

39.250,24

66,39%

6.660,32

11,27%

13.210,40

22,34%

59.120,96

2.

0,304

0,609

38.587,51

66,02%

6.651,16

11,38%

13.210,40

22,60%

58.449,07

3.

0,565

0,348

39.581,63

66,57%

6.664,91

11,21%

13.210,40

22,22%

59.456,94

3- EMHZ, ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK

1.

0,435

1,304

72.947,69

69,85%

12.185,96

11,67%

19.306,13

18,49%

104.439,78

2.

0,261

0,000

11.687,68

67,19%

2.239,78

12,88%

3.468,29

19,94%

17.395,75

4- EMHZ, SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO)

1.

0,348

1,522

77.963,15

63,08%

12.820,36

10,37%

32.809,30

26,55%

123.592,81

2.

0,913

0,609

65.859,05

60,23%

10.671,38

9,76%

32.809,30

30,01%

109.339,73

5- EMHZ, AURREINPRIMAKETA DIGITALA (HLO)

1.

0,609

1,043

70.046,33

63,80%

11.496,74

10,47%

28.254,30

25,73%

109.797,37

2.

0,652

0,739

59.518,23

60,97%

9.853,71

10,09%

28.254,30

28,94%

97.626,24

6- EMHZ, ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA

1.

0,609

1,043

70.045,84

62,59%

11.586,83

10,35%

30.277,46

27,06%

111.910,13

2.

0,261

0,000

11.687,68

67,19%

2.239,78

12,88%

3.468,29

19,94%

17.395,75

6- EMHZ, INPRIMAKETA GRAFIKOA (HLO)

1.

0,696

0,957

70.417,65

62,66%

11.685,24

10,40%

30.277,46

26,94%

112.380,35

2.

0,653

0,783

61.357,80

60,22%

10.254,56

10,06%

30.277,46

29,72%

101.889,82

7.–NEURRIRA EGIND. ZURGIN LANEN ETA ALTZARIEN FABR. ETA INST. EMHZ

1.

0,826

1,000

78.003,29

65,49%

12.759,85

10,71%

28.350,65

23,80%

119.113,79

2.

0,565

1,000

66.315,63

62,71%

11.085,32

10,48%

28.350,65

26,81%

105.751,60

8.–FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA EMHZ (LOE)

1.

0,652

0,913

66.647,07

69,68%

10.929,95

11,43%

18.076,96

18,90%

95.653,98

2.

0,652

0,717

58.626,85

67,85%

9.704,39

11,23%

18.076,96

20,92%

86.408,20

9.–INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK EMHZ (LOE)

1.

0,696

1,000

72.159,38

64,17%

11.749,26

10,45%

28.543,31

25,38%

112.451,95

2.

0,652

0,870

64.865,02

62,33%

10.657,61

10,24%

28.543,31

27,43%

104.065,94

10.–MEKANIZAZIOA EMHZ (LOE)

1.

0,522

1,391

80.408,14

65,70%

13.297,80

10,87%

28.684,60

23,44%

122.390,54

2.

0,696

0,826

65.030,37

62,21%

10.815,23

10,35%

28.684,60

27,44%

104.530,20

11.–MERKATARITZA EMHZ

1.

1,043

0,696

75.267,13

70,21%

12.217,41

11,40%

19.710,76

18,39%

107.195,30

2.

0,261

0,000

11.687,68

67,19%

2.239,78

12,88%

3.468,29

19,94%

17.395,75

11.–MERKATARITZA JARDUERAK EMHZ

1.

0,870

0,870

74.647,32

69,95%

12.353,16

11,58%

19.710,76

18,47%

106.711,24

2.

1,044

0,479

66.414,41

68,34%

11.053,06

11,37%

19.710,76

20,28%

97.178,23

12.–MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA EMHZ (LOE)

1.

0,739

0,826

66.978,72

68,84%

11.018,00

11,32%

19.306,13

19,84%

97.302,85

2.

0,739

0,696

61.631,84

67,64%

10.183,56

11,18%

19.306,13

21,19%

91.121,53

13.–ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK EMHZ

1.

0,826

1,000

78.003,46

63,05%

12.573,15

10,16%

33.138,67

26,79%

123.715,28

2.

0,739

0,783

65.196,37

59,82%

10.661,64

9,78%

33.138,67

30,40%

108.996,68

14.–HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK

1.

1,000

0,827

78.709,32

63,05%

12.994,62

10,41%

33.138,67

26,54%

124.842,61

2.

0,740

0,783

65.255,93

59,72%

10.870,13

9,95%

33.138,67

30,33%

109.264,73

15.–SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK

1.

0,740

1,305

86.655,51

71,72%

14.249,45

11,79%

19.913,06

16,48%

120.818,02

2.

1,175

0,261

63.347,03

67,51%

10.568,68

11,26%

19.913,06

21,22%

93.828,77

Goi mailako heziketa zikloak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA %

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA %

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA %

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

1.–NAZIOARTEKO MERKATARITZA GMHZ

1.

1,174

0,348

66.852,77

69,75%

10.840,02

11,31%

18.150,01

18,94%

95.842,80

2.

1,217

0,217

63.453,89

69,05%

10.288,58

11,20%

18.150,01

19,75%

91.892,48

2.–ELEKTRONIKAKO MANTENTZE-LANAK GMHZ

1.

1,435

0,261

74.976,06

66,65%

12.266,08

10,90%

25.248,46

22,44%

112.490,60

2.

0,870

0,717

68.366,82

65,20%

11.234,63

10,71%

25.248,46

24,08%

104.849,91

3-G.H.Z. ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

1.

0,870

0,522

60.346,23

67,42%

9.993,69

11,17%

19.161,62

21,41%

89.501,54

2.

1,348

0,130

65.733,61

68,85%

10.572,24

11,07%

19.161,62

20,07%

95.467,47

4.–HAUR HEZKUNTZA GMHZ (LOE)

1.

0,913

0,739

71.205,70

70,57%

11.488,38

11,39%

18.207,81

18,05%

100.901,89

2.

1,087

0,261

59.392,59

68,12%

9.591,26

11,00%

18.207,81

20,88%

87.191,66

5.–MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA GMHZ

1.

1,043

0,696

75.267,13

70,67%

12.217,41

11,47%

19.017,08

17,86%

106.501,62

2.

0,261

0,000

11.687,68

67,19%

2.239,78

12,88%

3.468,29

19,94%

17.395,75

5.–MARKETINA ETA PUBLIZITATEA GMHZ

1.

1,174

0,565

75.764,10

71,03%

11.887,99

11,14%

19.017,08

17,83%

106.669,17

2.

1,130

0,391

66.687,06

69,28%

10.557,55

10,97%

19.017,08

19,76%

96.261,69

6.–SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.

1,174

0,566

75.805,81

70,61%

12.536,11

11,68%

19.017,08

17,71%

107.359,00

2.

1,131

0,479

70.312,54

69,62%

11.668,64

11,55%

19.017,08

18,83%

100.998,26

7.–SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA GMHZ (LOE)

1.

1,217

0,652

81.276,82

71,26%

12.866,16

11,28%

19.913,06

17,46%

114.056,04

2.

1,304

0,329

71.917,09

69,67%

11.389,94

11,03%

19.913,06

19,29%

103.220,09

8.–AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA GMHZ

1.

0,870

1,043

81.734,03

69,51%

13.320,74

11,33%

22.531,63

19,16%

117.586,40

2.

1,348

0,261

71.080,17

67,55%

11.658,07

11,08%

22.489,91

21,37%

105.228,15

9.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA GMHZ (LOE)

1.

0,696

1,043

73.942,24

66,26%

12.021,64

10,77%

25.633,80

22,97%

111.597,68

2.

1,304

0,304

70.914,53

65,79%

11.236,77

10,43%

25.633,80

23,78%

107.785,10

10.–GARRAIOAREN KUDEAKETA GMHZ

1.

0,783

0,696

63.579,44

68,90%

10.542,87

11,43%

18.150,01

19,67%

92.272,32

2.

1,435

0,000

64.282,27

69,32%

10.299,90

11,11%

18.150,01

19,57%

92.732,18

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.

0,783

0,696

63.579,44

68,90%

10.542,87

11,43%

18.150,01

19,67%

92.272,32

2.

1,130

0,304

63.122,56

69,06%

10.124,28

11,08%

18.150,01

19,86%

91.396,85

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA ON LINE GMHZ (LOE)

1.

0,391

0,522

38.918,82

68,97%

6.566,28

11,64%

10.943,91

19,39%

56.429,01

2.

0,609

0,261

37.964,91

68,62%

6.419,20

11,60%

10.943,91

19,78%

55.328,02

3.

0,652

0,217

38.130,59

68,68%

6.444,73

11,61%

10.943,91

19,71%

55.519,23

4.

0,261

11.687,68

67,19%

2.239,78

12,88%

3.468,29

19,94%

17.395,75

11.–PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA GMHZ (LOE)

1

1,348

0,435

78.071,65

71,03%

12.535,25

11,40%

19.306,13

17,56%

109.913,03

2.

1,130

0,435

68.520,32

69,25%

11.120,12

11,24%

19.306,13

19,51%

98.946,57

12.–ANATOMIA, PATOLOGIA ETA ZITOLOGIA GMHZ

1.

0,957

0,739

73.153,48

68,67%

11.936,05

11,21%

21.433,33

20,12%

106.522,86

2.

1,261

0,000

56.490,47

64,85%

9.183,52

10,54%

21.433,33

24,61%

87.107,32

12.–ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSTIKOA GMHZ (LOE)

1.

1,261

0,435

74.313,16

69,20%

11.639,88

10,84%

21.433,33

19,96%

107.386,37

2.

1,130

0,391

66.687,06

67,58%

10.557,55

10,70%

21.433,33

21,72%

98.677,94

13.–ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA GMHZ

1.

0,391

1,348

72.782,03

64,35%

12.183,72

10,77%

28.138,67

24,88%

113.104,42

2.

1,130

0,478

70.251,63

63,99%

11.391,42

10,38%

28.138,67

25,63%

109.781,72

14.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA GMHZ (LOE)

1.

0,783

0,913

72.490,93

66,39%

11.753,84

10,77%

24.940,17

22,84%

109.184,94

2.

1,522

0,090

71.854,36

66,49%

11.265,31

10,43%

24.940,17

23,08%

108.059,84

15.–GIZARTERATZEA GMHZ

1.

1,131

0,609

75.641,93

71,12%

12.510,23

11,76%

18.207,81

17,12%

106.359,97

2.

0,870

0,609

63.947,53

68,89%

10.663,50

11,49%

18.207,81

19,62%

92.818,84

Oinarrizko lanbide heziketa.

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA %

GASTU

MODULUA %

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA %

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

Merkataritza zerbitzuak

1.

0,522

0,783

55.544,61

66,20%

10.254,04

12,22%

18.103,16

21,58%

83.901,81

2.

0,522

0,783

55.544,61

66,20%

10.254,04

12,22%

18.103,16

21,58%

83.901,81

Administrazio Zerbitzuak

1.

0,522

0,783

55.544,61

65,75%

10.254,04

12,14%

18.683,26

22,12%

84.481,91

2.

0,522

0,783

55.544,61

65,75%

10.254,04

12,14%

18.683,26

22,12%

84.481,91

Bulegoko informatika

1.

0,522

0,783

55.544,61

65,75%

10.254,04

12,14%

18.683,26

22,12%

84.481,91

2.

0,522

0,783

55.544,61

65,75%

10.254,04

12,14%

18.683,26

22,12%

84.481,91

Arte grafikoak

1.

0,522

0,783

55.544,61

62,57%

10.254,04

11,55%

22.971,25

25,88%

88.769,90

2.

0,522

0,783

55.544,61

62,57%

10.254,04

11,55%

22.971,25

25,88%

88.769,90

Elektrizitatea eta elektronika

1.

0,522

0,783

55.544,61

62,39%

10.254,04

11,52%

23.234,72

26,10%

89.033,37

2.

0,522

0,783

55.544,61

62,39%

10.254,04

11,52%

23.234,72

26,10%

89.033,37

Fabrikazioa eta muntaketa

1.

0,522

0,783

55.544,61

62,25%

10.254,04

11,49%

23.434,07

26,26%

89.232,72

2.

0,522

0,783

55.544,61

62,25%

10.254,04

11,49%

23.434,07

26,26%

89.232,72

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1.

0,522

0,783

55.544,61

60,57%

10.254,04

11,18%

25.901,85

28,25%

91.700,50

2.

0,522

0,783

55.544,61

60,57%

10.254,04

11,18%

25.901,85

28,25%

91.700,50

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak kalkulatu dira astean zuzeneko 23 irakastorduko lanaldia oinarri hartuz.

Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak kalkulatu dira astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz.

II. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak goititzea COVID-19aren eraginagatik

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

GASTU ALDAKORRAK

BESTELAKO GASTUAK

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA, COVID-19a (Haur Hezkuntzako guztizko ratioa 20 ikasle baino gehiagokoa bada)

1,000

0,00

38.987,40

38.987,40

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA, COVID-19a (itun unitate bakoitzeko)

0,000

0,00

0,00

831,31

1.717,55

2.548,86

LEHEN HEZKUNTZA, COVID-19a (Lehen Hezkuntzako guztizko ratioa 20 ikasle baino gehiagokoa bada)

0,100

0,00

3.898,74

3.898,74

LEHEN HEZKUNTZA, COVID-19a (itun unitate bakoitzeko)

0,000

0,00

0,00

831,31

1.717,55

2.548,86

BIGARREN HEZKUNTZA, COVID-19a (itundutako 12 unitatera arte)

0,087

0,00

3.895,89

3.895,89

BIGARREN HEZKUNTZA, COVID-19a (itundutako 13 unitatetik 24ra arte)

0,174

0,00

7.791,79

7.791,79

BIGARREN HEZKUNTZA, COVID-19a (itundutako 25 unitatetik 36ra arte)

0,261

0,00

11.687,68

11.687,68

BIGARREN HEZKUNTZA, COVID-19a (itundutako 37 unitatetik 48ra arte)

0,348

0,00

15.583,58

15.583,58

BIGARREN HEZKUNTZA, COVID-19a (itun unitate bakoitzeko)

0,000

0,00

0,00

928,10

2.101,34

3.029,44

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak kalkulatu dira astean zuzeneko 23 irakastorduko lanaldia oinarri hartuz. Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak kalkulatu dira 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz.

III. ERANSKINA

GASTUAREN AZALPENA

1
LANGILERIA GASTUAK

2
ONDASUN ARRUNTAK ETA ZERBITZUAK

3
FINANTZA GASTUAK

4
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5
KONTINGENTZIA FUNTSA

6
INBERTSIO ERREALAK

7
KAPITAL TRANSFERENTZIAK

8
FINANTZA-AKTIBOAK

9
FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

P. Nafarroako Parlamentua

17.381.018

874.445

18.255.463

0. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Dep.

239.834.039

19.971.485

21.289.687

8.119.139

110.010

19.809.000

309.133.360

1. Ekonomia eta Ogasun Dep.

26.743.270

22.918.044

61.774.567

576.008.267

10.562.687

5.551.821

20

6.500.030

359.933.334

1.069.992.040

2. Lurralde Kohesiorako Dep.

11.689.904

73.602.066

110

287.150.878

60.236.675

23.282.246

154.850

456.116.729

3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Dep.

4.520.064

2.134.830

18.242.914

848.296

37.631.301

63.377.405

4. Hezkuntza Dep.

480.000.161

51.380.287

10

171.096.817

23.141.799

11.850.142

737.469.216

5. Osasun Dep.

639.972.861

405.237.914

20

164.020.193

41.870.052

2.689.842

31.274

1.253.822.156

7. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.

25.321.886

20.043.465

10

49.737.047

9.568.991

25.357.667

130.029.066

8. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Dep.

9.781.305

10.427.671

17.156.874

2.807.019

52.675.400

1.000.000

93.848.269

9. Eskubide Sozialetako Dep.

42.626.848

154.188.824

10

274.981.832

5.637.020

1.912.000

479.346.534

A. Kultura eta Kiroleko Dep.

14.684.713

9.679.970

22.962.282

4.672.940

3.932.510

55.932.415

B. Herritarrekiko Harremanetako Dep.

5.915.834

3.669.746

5.701.560

754.392

136.000

16.177.532

F. Migrazio Politiketako eta Justiziako Dep.

27.439.878

9.067.497

1.985.521

1.440.910

39.933.806

G. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Dep.

7.205.508

30.008.469

5.482

83.995.908

5.562.070

18.202.705

1.652.853

146.632.995

C. Nafarroako Kontseilua

425.382

28.000

453.382

H. Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa

10

10

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.535.736.271

812.330.268

61.780.209

1.712.136.190

10.562.687

170.211.124

178.682.288

27.463.880

361.617.461

4.870.520.378

DIRU-SARRERAREN AZALPENA

1
ZUZENEKO ZERGAK

2
ZEHARKAKO ZERGAK

3
TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5
ONDARE DIRU-SARRERAK

6
INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA

7
KAPITAL
TRANSFERENTZIAK

8
FINANTZA-AKTIBOAK

9
FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

0. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Dep.

5.900.300

908.487

19.276.633

26.085.420

1. Ekonomia eta Ogasun Dep.

1.919.414.000

1.863.383.000

30.994.790

1.740.030

6.261.667

30.020

10

25.467.762

831.403.914

4.678.695.193

2. Lurralde Kohesiorako Dep.

1.904.590

10

44.876

20

242.010

10

2.191.516

3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Dep.

193.010

83.332

57.000

10

10

98.000

431.362

4. Hezkuntza Dep.

1.968.110

3.160.140

41.182

698.098

5.867.530

5. Osasun Dep.

10.894.200

2.040

341.501

6.728.020

17.965.761

7. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Dep.

2.459.910

8.978.070

1.134

11.424.965

26.051

22.890.130

8. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Dep.

2.040.780

874.791

56.000

100.000

14.147.703

187.510

17.406.784

9. Eskubide Sozialetako Dep.

51.482.272

46.252.461

97.734.733

A. Kultura eta Kiroleko Dep.

357.750

250.050

104.197

133.333

845.330

B. Herritarrekiko Harremanetako Dep.

5.130

56.639

61.769

F. Migrazio Politiketako eta Justiziako Dep.

46.500

10

46.510

G. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Dep.

110.000

155.000

33.340

298.340

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.919.414.000

1.863.383.000

108.357.342

62.461.060

6.907.557

130.050

33.240.816

45.222.639

831.403.914

4.870.520.378

Iragarkiaren kodea: F2016252