302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluarekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2015500