30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03771 JV/sr espedientea. Informazio publikoa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Josefa Loyarte Elizalde.

Helbidea: kale Nagusia, 29 Fermiñenea etxea, 31746 (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Beolate iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0312 l/s-koa.

Tokia: Beolate alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

–Obren azalpen laburra eta helburua:

ura hartzeko lanek iturburutik zuzenean hartzea dute helburu. Kondukzioa polietilenozko 3/4 hazbeteko kanpo-diametroa eta 35 metroko luzera duen hodi batekin egiten da aska bateraino, erregulaziorako flotagailu batekin. Beolate iturburua Zartakadi errekatik 3,5 metro ingurura dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko urtarrilaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2001311