30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03727 JV/sr espedientea. Informazio publikoa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Yolanda Urroz Saldias.

Helbidea: Egoburu baserria, 31753 Beintza-Labaien (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Salpide erreka (Ameztia).

Eskatutako emaria: 0,007 l/s-koa.

Tokia: Ameztia alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

–Obren azalpen laburra eta helburua:

errekatik ura hartzeko 1.000 litroko edukiera duen hormigoizko kutxatila-biltegi bat erabiliko da. Biltegi horretatik polietilenozko 3/4 hazbeteko diametroa eta 30 metroko luzera duen hodi bat ateratzen da; puntu horretatik aurrera, gainerako instalazioa ½ hazbeteko diametroa eta 250 metroko luzera duen hodi bat da, eta haren bidez eramanen da ura Egoburu baserrira eta aziendarentzako askara.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko urtarrilaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2001288