30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-OC-361

José Luis Hermoso de Mendoza Garcíak eta Pedro Jesús Lizarraga Lezaunek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pedro Jesús Lizarraga Lezaun, José Luis Hermoso de Mendoza García.

Xedea: zuhaitzak landatzea hektarea batean, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,1921 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoa polizia-eremuan.

Alderdia: 23. poligonoko 270. lurzatia. 25. poligonoa, 276., 257. eta 263. lurzatiak.

Udalerria: Aritzala-Deierri (Nafarroa), Zabal-Deierri (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001545