30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruaren urtarrilaren 14ko 2/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen ebazpenak xedapen zatian ezartzen duena:

Lehenbizikoa.–Onestea Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileentzako 2020ko lan egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak deklaratzen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2020ko martxoaren 20a eta abenduaren 4a, horiek ez baitira baliogabeak izanen, jaiegun deklaratu badira ere.

Hirugarrena.–Lan orduen kopurua betetzeko, abenduaren 24an eta 31n lanaldia 12:00etan bukatuko da. Horrez gain, bi laneguneko lan-poltsa ezartzen da, urtean zehar hartzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Laugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har. Besterik ez bada esaten, nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00etara; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40tik 8:00etara eta 15:00etatik 15:20ra.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ziraukin, 2020ko urtarrilaren 16an.–Batasuneko burua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2000735