30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen zenbait artikulutan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko azaroaren 7an egin bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen zenbait artikulutan.

Hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen artikuluak. 2019ko azaroaren 7an egin bilkuran onetsi zen aldaketa hasiera batean.

Erronkarin, 2020ko urtarrilaren 22an.–Batzordeko burua, Jone Alastuey García.

ERRONKARIKO IBAXAREN MANKOMUNITATEAREN ARAUBIDERAKO ORDENANTZAK

V. KAPITULUA

Ibaxako funtsen gordailuzaina

25. artikulua. Ibaxako funtsen gordailuzain bat egonen da, aske hautaturikoa eta Batzordetik bereizia, Batzordeak adierazten duen diru-esleipena duena.

26. artikulua. Gordailuzainak ez du inongo kopururik ordainduko aurkezten ez badiote beharrezko ordainketa-agindua, Batzordeko buruak baimendua eta Ibaxako Idazkaritzan jasoa, eta ordainketa egiten duenean, hartu-agiria sinaraziko dio interesdunari.

27. artikulua. Urtero, edo Batzordeak egoki ikusten duenean, gordailuzainak kontuak emanen ditu, dagokion liburuan aurkezturik, eta beti egiten den bezala, frogagiriekin batera.

V. kapituluaren eranskina. Batzordeak, 2019ko azaroaren 7an egin bilkuran eta Izabako alkateak proposaturik –hala erabaki baitzuen Udalbatzak aho batez, Batzordearen ordenantzen 25. eta 26. artikuluak aldatzeko–, honako hau erabaki zuen: idazkari kontu-hartzailearen eta Batzordeko buruaren ardura izatea, modu solidarioan eta elkarrekin, banketxeetan diren funtsen erabilera. Aldaketaren alde bozkatu dutenak: Uztarroze, Izaba, Urzainki eta Erronkari. Abstenitu dira: Garde eta Bidankoze. Burgik gaia geroago ebaztea proposatu du, sakon aztertzeko, artikulu gehiago ukitzen direlako.

Iragarkiaren kodea: L2001054