2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Podologia zerbitzuaren tasen aldaketa.
Behin betiko onespena
Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko urriaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea epigraferen batean podologiako zerbitzuaren tasetan. Iragarki hori argitaratu zen 2019ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.
Hona hemen testu aldatua: TASAK Mankomunitateak dirulaguntza emanen du familia-unitatearen diru-sarreren arabera, aintzat harturik azkeneko errenta aitorpeneko diru-sarrerak, eta horiek zati kide kopurua eginda: |
7.500,00 EURO EDO GUTXIAGO | 7.501,00 EUROTIK 15.000,00 EURORA BITARTE | 15.001,00 EUROTIK 20.000,00 EURORA BITARTE | 20.0001 EURO EDO GEHIAGO | 65 URTETIK BEHERAKOAK, ERROLDATU GABEAK |
8,00 euro/zerbitzua | 10,00 euro/zerbitzua | 15,00 euro/zerbitzua | 18,00 euro/zerbitzua | 18,00 euro/zerbitzua |
Mankomunitateak onuradunei esanen die zein den zerbitzu bakoitzarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa. Uharten, 2020ko urtarrilaren 20an.–Burua, Iñaki Crespo San José. L2001326 |
Iragarkiaren kodea: L2001326