30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Herri-larreen aprobetxamendua herritarrei zuzenean adjudikatzeko eskaera

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2020ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Villamayor de Monjardingo Udalaren eta partikularren belarrak eta artegiak adjudikatzeko espedienteari hasiera ematea. Adjudikazioak 10 urterako izanen dira. Horregatik honako hau iragartzen da:

1. 15 eguneko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, finkak aprobetxamendutik kanpo utzi nahi dituzten jabeek hala jakinarazi diezaioten Villamayor de Monjardingo Udalari, modu frogagarrian jakinarazi ere.

2. 15 eguneko epea irekitzen da herritarrentzako zuzeneko adjudikazioan interesa duten herritarrek aprobetxamenduaren eskaera aurkezteko, baldintzak betetzen badituzte.

Baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Villamayor de Monjardinen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2000852