30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa Udal Planeko eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 89. artikuluan. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2020ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, aho batez, hasiera batean onestea aldaketa Jaizko Udal Planeko eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 89. artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2000853