30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2020rako zerga-tasak

Mendigorriko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen 2020ko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzio bateratua: Ateratzen den zerga-tasa, 2019ko diru bilketari 5.000 euro gehitzeko.

–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): %4,2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %14.

–EJZ (ekonomia-jardueren gaineko zerga): 1,2ko indizea.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2019ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, azaroaren 28an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2000743