30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2020ko tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2019ko urriaren 31ko osoko bilkura arruntean, 2020. urteko tasak eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

“–Obra-lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak:

  • 10 arte: 0,10 euro.
  • 10 baino gehiago: 0,07 euro.
  • Koloretan: bi halako.

–Udal lantaldearen zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.

–Udalaren materiala erabiltzeko tasa:

  • Traktorea: 20 euro/ordua.
  • Kamioia: 20 euro/ordua.
  • Atoia: 5 euro/ordua.
  • Soropil-moztekoa: 20 euro/eguna.
  • Esku-motosega: 15 euro/eguna.
  • Gainerako erremintak eta materiala, saltokietako prezioaren arabera.

Kalterik sorraraziz gero, errentariari kobratuko zaizkio errentan emandako gauza konpontzeko gastuak, baita hura berritzekoak ere, partez edo osoki, erabili ezinik gelditu bada.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egiteko eta/edo inprimatzeko tasa: Udalaren titulartasunekoa den edo horri dagokion agiria, udal ordenagailuetan edo Interneten baldin badago: 0,50 euro agiriko, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimatutako orri bakoitzeko (0,30 euro koloretan bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Ziurtagiriak eta konpultsatzeak:

  • Salbuestea bizilagun erroldatuen ziurtagiriak eta konpultsatzeak, beste administrazio edo entitate publiko batek eskatuak, agiri edo inprimaki idatzia erakutsiz gero. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.
  • Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.
  • Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.

–Katastroan lokalizatzea, eta lurzati-zedula inprimatzea: euro 1 lurzatiko.

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Plastifikatzea: DINA A-4ko tamainako folio bakoitzeko: 0,50 euro.

–Bandoak: euro 1.

–Faxa:

  • Espainia barrukoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.
  • Nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.

–Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariaren Jasokundeko jaiak kenduta). Eguneko eta postu bakoitzeko tarifa: 6 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gaindituz gero, 10 euro.

–Eremu publikoa mozteko tasa:

  • Egun bat: 10 euro.
  • Hilabete bat: 100 euro.

–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: ordenantzaren 11. artikulua: 100 euro.

–Eremu publikoa okupatzea: 10 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Saltokiak Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariaren Jasokundeko jaietan:

  • 5 m²-rainoko saltokiak:
  • Egun bat: 3 euro. + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Jai osoak: 10 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • 5 m²-tik gorako saltokiak.
  • Egun bat: 6 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Jai osoak: 20 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:
  • 50 euro, jai osoak, ferialarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • 15 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Barrakak: 160 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

Gutxienez ere astebete lehenagotik aurkeztutako eskaerak, %20 merkeago.

–Hilerria:

  • Lurreko nitxoen tasak:
  • Nitxo bikoitzean ehorztea:
  • 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik.
  • Bigarren hildakoagatik: 150 euro hamar urterako.

Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

  • Nitxo bakunean ehorztea:
  • 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik.
  • Bigarren hildakoaren errautsengatik: 100 euro hamar urterako.

Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

  • Nitxo bertikalen tasak:
  • Lehen hildakoagatik: 130 euro hamar urterako.
  • Bigarren hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako.

Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 13 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

  • Kolunbarioen tasak:
  • 100 euro 10 urterako.
  • Bigarren hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako.

Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 10 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Pilotalekua erabiltzeko tasa:

  • Erroldatuak: 4 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
  • Erroldatu gabeak: 10 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

Argiaren prezioa tasan sartuta dago.

Pilotalekua ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako”.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2019ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, azaroaren 28an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2000742