30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio gastuetarako udal laguntza ekonomikoa emateko, 2020. urterako. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 494681.

–Xedea: Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko gastuak hein batean finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2020ko ekitaldian.

2019ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 1.000 euro, 1 23180 4800000 aurrekontuko partidaren kargura.

–Laguntzak eskatzeko epea: 2020ko urriaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aipatu aurrekontu-kontsignazioari eusten bazaio.

–Onuradunek bete beharrekoak: ikus oinarri arautzaileak. Besteak beste, eskaera egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez eta jarraian, Mendabian erroldaturik egotea, eta ez edukitzea norbere ibilgailurik edo, edukitzekotan, uneko egoerak eraginda ezin erabili izatea. Era berean, pentsioa jasotzen duen pertsona izatea, premia bereziko egoeran daudela frogatzen dutenak izan ezik, oinarri arauemaileetako 4.2 puntuan ezarritakoarekin bat.

–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, Gardentasunaren atarian.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten dena, Mendabiako Udalaren Erregistroan. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskaera bide telematikoak erabiliz aurkeztu ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago (http://www.mendavia.es/).

Mendabian, 2020ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2001684