30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta ondoko artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Luzaideko Udalak dei egiten du udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Luzaiden, 2020ko urtarrilaren 23an.–Luzaideko Udaleko jarduneko Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L2001190