30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Udalkideen ordainsariak

Elgorriagako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen jarraian ematen diren kalte-ordain eta bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzako, beren karguan aritzeagatik 2015eko uztailaren 1etik aurrera. Horretarako aintzat hartu dira Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritako xedapenak.

Lehena.–Bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide hau finkatzea:

a) Dietak: Zerbitzu eginkizunengatik honako dieta hauek hartuko dituzte: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoak.

Bidaia gastuak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoa ordainduko da. Gaur egun 0,30 euro ordaintzen da egindako kilometro bakoitzeko, gehi aparkaleku gastuak eta bestelakoak, dokumentu bidez behar bezala justifikatuta.

Bidaiaren bestelako gastuak eta abarrekoak dokumentu bidez justifikatuko dira.

b) Saria kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatik:

–Kide anitzeko organoa: Bilkura-saria.

–Udalaren osoko bilkura: 90 euro/saioa.

–Informazio batzordeak: 45 euro/saioa.

c) Oposizioetako edo lehiaketetako epaimahaietan edo langileak hautatzeaz arduratzen diren beste organo batzuetan parte hartzeagatik: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako ezarri zenbatekoak.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Elgorriagako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elgorriagan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2001052