30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

80/2020 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, azalpen zatian adierazten den moduan ebazten duena Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 914/2019 Ebazpenaren bidez xedatutako jendaurreko aldia, eta behin betiko onesten duena proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 297/2019 Ebazpenaren bidez, teknikoki onetsi zen “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua, hain zuzen ere, A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea egokitzeko eta lotuneak egiteko (87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean) jarduketaren II. faseari dagokiona.

Ebazpen hori zuzendu zen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 914/2019 Ebazpenaren bidez, zeina 2019ko abuztuaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, eta hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zuzendua jendaurrean paratu zen.

Epe hori iragan da, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 914/2019 Ebazpenak xedatzen duen jendaurreko aldia ebaztea, azalpen zatian adierazitako moduan, eta behin betiko onestea proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari eta Tuterako Udalari.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 4an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2001731