30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran eta legez ezarritako quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 2020. urteko ordenantza fiskalak, honako aldaketa hauek eginda:

–Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak.

–Ordenantza, arautzen duena udal hilerria.

–Ordenantza, lehen aldiz erabiltzeko lizentziei buruzkoa.

Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsirik geldituko dira ordenantzak, aipatutako epea iragandakoan.

Berbintzanan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2001215