30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020ko lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2020ko lan egutegia Berbintzanako Udaleko langileentzat, udal bulegoetan eta gainerako alorretan aritzen direnentzat.

Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 10:30etik 13:30era arte.

Udaleko bulegoak itxita egonen dira, larunbatetan eta igandeetan ez ezik (egun baliogabeak izanen dira ondorio guztietarako), ondoko egun hauetan:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Berbintzanako gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose.

–Maiatzaren 15a, ostirala: Herriko festa.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

2.–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

–Abuztuaren 17a, 18a eta 19a: Berbintzanako herriko festak.

3.–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abuztuaren 14a: bulego orduak 10:30etik 12:00etara.

–Abenduaren 24a: bulego orduak 10:30etik 13:30era. Ordu eta erdiko murrizketa lanaldian.

–Abenduaren 31: bulego orduak 10:30etik 13:30era. Ordu eta erdiko murrizketa lanaldian.

Bigarrena.–Berbintzanako Udaleko bulegoetan benetako 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da orokorrean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30era arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:30etik 09:00ak bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:00ak bitarte eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

2020ko lan egutegitik sobratzen diren orduei dagokienez, aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Hirugarrena.–Goizez lan egiten duten Lantaldeko langileek egiazko 1.592 lanordu egin beharko dituzte urtean, eta lanaldi zatituan aritzen direnek, jaiegunetan lan egiteko aukerarekin, berriz, 1.569 ordu. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da astelehenetik ostiralera, eta 07:30etik 15:00ak arte eginen da orokorrean.

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura, biak barne, goizez lehentasunez.

Laugarrena.–Las Eretas Museoko eta Aztarnategiko langileak: atezainen eta gidarien kasuan, haien lanaldi berariazkoa izanen dute, hots, 1.569 ordu egin beharko dituzte urtean, lanaldi zatitua izanen dute, eta lana izanen da larunbat, igande eta jaiegunetan.

Lanaldi partziala izanen da gidari aritzeko, eta soberan den denboran zabalkunde lanak eginen dira.

Lan egutegia berariazkoa da eta hemen agertzen da zehaztuta:

Urte osoan:

–Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:

  • Goizetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez:
  • Apirilaren 1etik urriaren 30era: 17:00etatik 19:30era.
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 16:00etatik 18:00etara.

–Igandeetan, goizez, 10:00etatik 14:00etara.

–Jaiegunetan, goizez: autonomia erkidegoko eta Estatuko jaiegunak (lehenago zehaztuak), salbu eta larunbatetan badira, orduan goizez eta arratsaldez izanen baita.

–Bisita hitzartuak.

Irekiera berezia udan (uztailean eta abuztuan).

–Ostiraletan irekiko da museoa, goiz eta arratsaldeko ordutegian.

–Irekiera egunak: ostiralak, larunbatak eta igandeak (goizez bakarrik):

  • Goizetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez, 17:00etatik 19:30era.

–Martxoa:

  • martxoaren 19an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • martxoaren 20an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

–Aste Sainduan:

  • Apirilaren 9an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 12an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 13an, 10:00etatik 14:00etara.

–Irekitzeko egun bereziak:

  • Maiatzaren 18a edo hurrengo asteburua. Museoaren Nazioarteko Eguna.
  • Irailaren 26a eta 27a edo hurrengo asteburua - Ondarearen Europako Jardunaldiak.
  • Urriaren 12a.
  • Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.
  • Egutegi berariazko baten arabera ezar daitezkeen beste batzuk.

–Abenduko zubia:

  • 2020ko abenduaren 7a: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • 2020ko abenduaren 8a: 10:00etatik 14:00etara.

–Itxiera datak:

  • Urtarrilaren 1a.
  • Urtarrilaren 6a.
  • Abenduaren 24a eta 25a.
  • Abenduaren 31.

–Itxiera programatuak:

  • urteko astelehen guztietan museo itxita egonen da instalazioen kontrolerako.
  • Bisita programaturik baldin bada, asteartean eginen da instalazioen kontrola.
  • Herriko festa eguna:
  • Maiatzaren 15a.
  • Ekainaren 26a.

Bosgarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Seigarrena.–Ordutegi bereziak.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, alkateak, dagokion alorreko buruak proposaturik, artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimendu ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Zazpigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta honen berri ematea Berbintzanako Udaleko alor guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2001214