30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

IV. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketa. Laburpena

Oharra: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): DDBN (Identif.): 494462.

Alkatetzaren 2020/18 ebazpenaren bidez onetsi ziren.

IV. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketarako oinarriak.

Parte-hartzaileak:

Lehiaketa irekia da, eta parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta betetzea dakar berekin.

Gaia:

“Piriniotar behi arraza eta haren ingurua”.

Xedea:

2020ko irailaren 19an eta 20an egingo den Behi Azienda Piriniotarraren XXXIII. Lehiaketa-Enkante Nazionala iragarriko duen kartelerako eta esku-orrirako argazkiak aukeratzea.

Argazki kopurua, aurkezpena eta aurkezteko epea:

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkezten ahal ditu gehienez ere, berak egindakoak eta argitaratu gabeak. Dena den, horietako bakarra izan daiteke aukeratua.

Argazkiek behi piriniotarraren eremu naturalean ateratakoak izan behar dute, koloretan edo txuri- beltzean, eta formatu bertikalean soilik kartelaren tamaina eta diseinua dela eta.

Euskarri digitalean aurkeztuko dira, JPG edo TIFF formatuan.

Ahalik eta erresoluzio handienarekin eta moldaketa gutxienekin: argia, kontrastea, tamaina (gehienez %20 txikiagotu ahalko da). Moldaketa gehiegi dutela ikusiz gero, epaimahaiak argazkiak lehiaketatik kanpo utz ditzake.

Fitxeroak aurkezteko 2 aukera daude:

Eskura: CD, DVD edo pen-drive batean, Baztango Udalaren bulegoetan (Foru Plaza, z/g Elizondo).

Posta elektronikoz: baztan@baztan.eus helbidera igorrita (2MB gehienez).

Argazkiekin batera, honako datu hauek ere eman behar dira:

Argazkiaren izenburua.

Egilearen izen-abizenak.

Helbidea, herria.

Posta elektronikoa.

Telefonoa.

Aurkezteko epea noiz amaitzen den: 2020ko ekainaren 19an, arratsaldeko 14:00etan (ortzirala).

Epaimahaia:

Honako hauek osatuko dute epaimahaia: ASPINA elkarteko ordezkari bat, bi abeltzain, argazkigintzan aditu bat eta Baztango Udaleko zinegotzi bat.

Sariak:

Epaimahaiak 3 argazki hoberenak sarituko ditu, hurrenez hurren:

1. saria: 400 euro.

2. saria: 200 euro.

3. saria: 100 euro.

Lehen saridunak kartela eta esku-orriaren azala iragarriko ditu. Bertzeak aipatu esku-orri horretan eta behi-azienda lehiaketaren publizitaterako beste baliabide batzuetan ere erabiliak izan daitezke.

Behiak berezkoa duen ingurunean ageri diren argazkiak lehenetsiko dira (etxaldea, abeltzainak, familia... erakusten dutenak).

Aurkeztutako argazkiak Baztango Udaleko eta Aspinako web-orrietan ere argitaratuak izan daitezke.

Irabazleen izenak honela jakinaraziko dira: irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta aipatu webguneetan eta tokiko komunikabideetan argitaratuko dira.

Sari-banaketa, esku dirutan, behi-azienda piriniotarraren lehiaketaren egunean izanen da.

Erantzukizuna eta eskubideak:

Antolakuntza taldeak erabakiko du zer egin oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen egoera baten aitzinean.

Egile bakoitzak lehiaketaren antolakuntza taldeari ematen dizkio bere argazkien erabilera eta erreprodukzio eskubideak. Hark, berriz, erabilitako argazki guztien egilea nor den ezagutzera emanen du.

Lehiaketaren nondik norakoak:

Lehiaketaren jarraipena Baztango Udaleko eta Aspinako webguneen bidez egiten ahal da.

Edozein kontsultarako baztan@cederna.es helbidera zuzendu.

Baztanen, 2020ko urtarrilaren 24an.–Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2001660