30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.

Artzin, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

1. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian, lanpostu erreserbarik gabe.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Iker Unzue Salinas. Jardunean.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: María Asunción Espinal Dufur. Jardunean.

Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2000783