30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalak eta haren zerbitzuek antolatzen dituzten hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoen gaineko ordenantza. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipaturiko ordenantza fiskala. Iragarkia 2019ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9koan, argitaratu zen, eta jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da. Haren testu osoa ondotik ematen da.

ORDENANTZA FISKALA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN UDALAK ETA HAREN ZERBITZUEK ANTOLATZEN DITUZTEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

14. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen egintza, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua.

I.–Kultura eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:

–Lehenengo epea maiatzean, jarduera berritu edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren % 40 ordainduko da.

Bigarren epea irailean izanen da eta prezio publikoaren % 30 ordainduko da.

Hirugarren ordainketa abenduan eginen da eta prezio publikoaren gainerako % 30 ordainduko da.

II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:

–Lehenengo epea, izena ematen denean; prezioaren % 60 ordainduko da.

–Bigarren epea abenduan; prezioaren % 40 ordainduko da.

–Ezarritako epeetan zatikatutako kuotaren zenbatekoa ez bada ordaintzen, zorra % 5 goratuko da, eta beste epe bat jarriko da dagokion abonamendua egiteko. Ordaindu gabe jarraitzeak jarduera egiteko eskubidea galtzea ekarriko du. Baja emanen da jardueran, eta ez da eskubiderik izanen ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko. Orobat, geroratutako kuotak ordaintzeko dituenak, ezin izanen du izenik eman ondoko ekitaldietako jardueretan, dituen zorrak ordaindu arte.

III.–Bi hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa epe bakarrean ordainduko da; hau da, jarduerarako izena ematen denean: udako igeriketa ikastaroak, saskibaloiko campusa eta bestelakoak.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA

2019-2020 ikasturtea

I. epigrafea.–14 urte arteko kirol jarduerak.

1.1. Kirol eskolak (14 urtera arte):

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 160 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 190 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 208 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 256 euro.

1.2. Haurren igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 178,57 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 254,27 euro, abonamendurik ez dutenek.

1.3. Haurtxoentzako igeriketa ikastaroak:

–Astean egun batean 30 minutuko iraupena duten 14 saio.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 65 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 85 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 105 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 115 euro.

1.4. 16 urtetik gorakoentzako igeriketa ikastaroak:

–Astean 2 egunetan 45 minutuko iraupena duten 14 saio.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 115 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 125 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 155 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 175 euro.

1.5. Igeriketa ikastaro trinkoak ekainean (haurrentzat):

–Astean egun batean 30 minutuko iraupena duten 15 saio.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 60 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 70 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 80 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 95 euro.

1.6. Kirol esparruko beste ikastaro eta jarduera batzuk:

Prezio publikoa jardueraren garapenak eragindako kostuen arabera kalkulatuko da.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1. Denboraldiko kirol jarduerak, 15 eta 17 urte bitarteko pertsona federatuentzat zein ez-federatuentzat: aurrekoei % 15,5 gehitu:

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 185 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 220 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 240 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 296 euro.

II.2. Denboraldiko kirol jarduerak, 18 urtetik gorako pertsona federatuentzat zein ez-federatuentzat: aurrekoei % 14 gehitu:

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 210 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 250 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 273 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 336 euro.

II.3. Erretiratu eta pentsiodunentzako gimnastika.

–Ordubeteko hiru saio astean: 77 euro denboraldiko.

II.4. Antsoaingo Udalak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak (Antsoaingo Osasun Barrutia-Oinarrizko Laguntza) sinaturiko hitzarmenean jasotako jarduerak: “Zure kirol errezeta idaki.es osasuna”.

II.4.1. Antsoainen erroldatutako pertsonek, 10,00 euro/8 aste (ordubeteko 3 saio astero).

II.4.2. Antsoainen erroldatu gabeko pertsonek, 15,00 euro/8 aste (ordubeteko 3 saio astero).

III. epigrafea.–Haur eta helduentzako kultur-jarduerak.

III.1. Hiri kanpalekuak: 13,22 euro egunean.

III.2. Haurrentzako ikastaroak.

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 160,00 euro, bizilagunek; 180,00 euro, kanpotarrek.

III.3. Haurrentzako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren % 50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

III.4. Helduentzako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren % 50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1. Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 115,24 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 146,35 euro.

V. epigrafea.–Antzerkiko sarrerak.

V.1. Haurrak-Adin guztiendako:

–Zinema, antzerkia eta bertze batzuk: 4,00 euro saio bakoitzeko.

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

V.2. Helduak:

–Zinea, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 5,00 euro saio bakoitzeko.

–Antzerki, dantza, musika: 7,00 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: saio bakoitzeko 11,00 eurotik 22,00 euro bitarte. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa denean edo garestiagoa (BEZa barne).

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

–Epigrafeen oharrak:

1.–Eskainitako jardueraren batean ez dagoenean nahiko plaza, plazen esleipena zozketa bidez eginen da, zenbait lehentasun-irizpideri jarraituz: lehenik eta behin, kirol instalazioetan abonamendua duten Antsoaingo bizilagunak; bigarrenik, kirol instalazioetan abonamendurik ez duten Antsoaingo bizilagunak; hirugarrenik, kirol instalazioetan abonamendua duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; laugarrenik, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; eta azkenik, kirol instalazioetan abonamendurik ez duten, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak.

2.–Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Gazteriaren Etxeak antolatutako ikastaroetan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete baldin bada, salbu eta itzulketa eskatu duenak uzten duen plaza betetzeko prest dagoen beste pertsonaren bat baldin badago eta kasuan kasuko jarduerak horretarako bide ematen badu. Edozein kasutan, urritik maiatzera bitarteko iraupena duten ikastaro guztietarako, jardueraren lehenengo hogeita hamar egunen barruan, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du behar bezala dokumentaturiko justifikazio bereziak badaude (esate baterako, jarduera bera edo jarduerara bertaratzea zailduko duen etxebizitza-aldaketarik ez egitea gomendatzen duten mediku-txostenak). Ikastaro edo jarduera laburragoetarako, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du, arestian deskribaturiko moduan, urritik maiatzera bitarteko ikastaroetarako, horiekiko proportzioan eta horien iraupen zehatza oinarri hartuta.

3.–Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira; horiek ordainketa bakarrean ordaindu beharko dira izena ematerakoan.

4.–Udalerriko pertsonei ordenantza honek xede dituen jardueren baldintza berberetan sarbidea errazteko, xede horretarako ezartzen den laguntzen deialdian ezartzen dena hartuko da kontuan eta udal aurrekontuetan partida espezifiko bat gaituko da, honela deitua: “Laguntzak kirol eskoletako, gazte eta helduentzako kirol jardueretako, erretiratu eta pentsiodunentzako gimnastika-saioetarako eta Udalaren Kirol Zerbitzuari lotutako haurrentzako kultur-jardueretarako kuotak ordaintzeko”.

5.–Antsoaingo herritarrek badute eskubidea kirol jarduera egiteko Udaleko Kirol Zerbitzuak funtzionamenduko oinarrizko arau gisa ezarri nahi duen Kode Etikoaren balioen babesean. Orobat, eskubidea dute komunikaziorako bideak izateko, dagokion kirol entitateari eta Udalari iritzi, iradokizun eta kexak planteatzeko hari buruz eta egindako jarduerari buruz. Beraz, izena ematerakoan eta Udaleko Kirol Zerbitzuarekin lotutako edozein kirol jarduera egiterakoan, erabiltzaile eta familiei konpromiso hau proposatuko zaie:

Onartzea Kode Etiko hau, egindako kirol jardueraren zati bereiziezin den neurrian. Erabiltzaile edo adingabearen guraso den heinean, haren jarrerari eragiten dion guztian hura betetzeko erantzukizun morala hartzea.

Kode Etikoa ezartzen eta garatzen laguntzea, baita aldizka ebaluatzen ere, horretarako jartzen zaizkion baliabideak erabiliz.

Kirol jarduera garatzen den lekuetako instalazioak zaintzea, baita aldagelak eta bertan erabiltzen den kirol materiala ere.

Antsoainen, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2001139