30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

19/2020 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, epe berria ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu ahal izateko instantziak aurkezteko, eta, bestalde, eskainitako lanpostu hutsen destinoak aldatzen dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 965/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Hautapen fase guztiak bukatuta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3556/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko, 17 izangaiak.

Aldi berean, Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 86/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, baina lanpostu huts horiek ez zitzaizkien eskaini, ordea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 3556/2019 Ebazpenaren bidez izendatutako funtzionarioei. Horrek desberdintasun egoera eragin die orain tramitatzen ari den oposizioa gainditzen duten izangaiekiko, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 1107/2019 Ebazpenaren bidez deitu baitzen.

Horiek horrela, eta abenduaren 23ko 3556/2019 Ebazpenaren bidez funtzionario izendatutako 17 funtzionarioen eskubideak urra ez daitezen, egokitzat jo da epe berri bat ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu ahal izateko instantziak aurkezteko. Aipatu deialdia Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

Bestalde, zerbitzuaren beharrak direla eta, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts (C mailakoak) betetzeko lekualdatze lehiaketan hasiera batean eskainitako lanpostu hutsen destinoak aldatzea, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren II. eranskineko zerrendan jaso zirenak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hamabost egun naturaleko epe berria ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu ahal izateko instantziak aurkezteko. Aipatu deialdia Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

2. Izena emateko eskabideak eta alegatutako merezimenduak modu telematikoan aurkeztu beharko dira deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3. Ulertzen da eskabideak aurkezteko epearen luzapenak ondorio horiek baizik ez dituela izanen, eta merezimenduen edozein baloraziorako erreferentziako data deialdian ezarritakoa izanen da. Hori horrela, soilik baloratuko dira 2019ko maiatzaren 13a baino lehenago lortutako merezimenduak, instantziak aurkezteko jatorrizko epea amaitzen den egunaren aurretikoak alegia. Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioari dagokionez, deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasunari begiratuko zaio.

4. Ondotik zehazten den bezala aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts (C mailakoak) betetzeko lekualdatze lehiaketan hasiera batean eskainitako lanpostu hutsen destinoak, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren II. eranskineko zerrendan jaso zirenak:

a) Suhiltzaileak. 30 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak:

–Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala: 5323, 5334, 5335, 5765, 5786, 5787, 6080, 6526, 6529, 6796, 10634, 10635, 10636, 10637, 10638, 10639, 10640, 10641, 10642, 10643.

–Iruñeko suhiltzaileen etxe nagusia: 7574, 9784, 9873, 10478, 10485, 10573.

–Zangozako suhiltzaileen etxea: 582.

–Tafallako suhiltzaileen etxea: 4779, 5313.

–Tuterako suhiltzaileen etxea: 6532.

b) Suhiltzaileak. 8 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate):

–Iruñeko suhiltzaileen etxe nagusia: 489, 5785, 4804, 6521, 7810.

–Altsasuko suhiltzaileen etxea: 4814, 5312.

–Lizarrako suhiltzaileen etxea: 9691.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau epaimahaiko kideei eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2001760