299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatzen duenarekin 235. artikuluarekin lotuta (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2015501