299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

95/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, 2020ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean (2020rako luzatua) aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak arautzen du, 19. artikuluan, lan publikoaren eskaintza edo langile beharrak kudeatzeko antzeko tresna bat, non mugak eta baldintzak ezartzen baitira langile berriak administrazio publikoetan sartzeko.

6/2018 Legearen 19.1 artikuluko 3., 4. eta 5 apartatuetan aurreikusitako ordezte-tasa aplikatzea dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari. Zehazki, 3. apartatuan, %100eko ordezte-tasa zehazten da zenbait sektoretan, eta %75ekoa gainerako sektoreetan. Horrez gainera, %5eko tasa gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako. Portzentaje osagarri hori erabiliko da, lehentasunez, hauetakoren bat gertatzen denean, besteak beste: zerbitzu publiko berriak ezartzea, sasoiko jarduna handitzea jarduketa turistikoarengatik, edo erretiro asko aurreikustea, eta 5. apartatuan %115eko tasa ezartzen da polizia autonomikoaren kidegoetarako, lehentasuneko sektoretzat hartzen baita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2020ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 199 lanpostukoa dela guztira: 195 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 4 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2019ko langileen ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat. artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala, %5eko tasa gehigarria barne.

%5eko tasa gehigarria erabili da langile gehiago behar dituzten sektoreetan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, ordezte-tasari dagokiona, guztira 199 lanpostu biltzen dituena: 4 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 195 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

199 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 14 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abenduaren hamaseian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. 2020. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 199 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluan, 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitako 2019ko ordezte-tasari dagokio. 2018ko aurrekontuak 2020rako luzatu ziren.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66936, 71879 eta 71880 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71886 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu zentralak.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60309 eta 67103 zenbakiak dituztenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–LZAko medikuak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69107, 69118, 69120, 69154, 69169 eta 69172 zenbakiak dituztenak.

–OOLTko pediatrak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60426, 66384, 66834 eta 67574 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 69219 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65611, 66003 eta 61802 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62439, 71959, 71960 eta 71961 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61223 zenbakia duena.

–Geriatriako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63836, 71800 eta 71801 zenbakiak dituztenak.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66484 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BEFak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62464, 62669, 65778 eta 67670 zenbakiak dituztenak.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65117, 65438 eta 71026 zenbakiak dituztenak.

–Oftalmologiako BFEak/albokoak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60632, 60922, 61462, 64149, 67115 eta 68576 zenbakiak dituztenak.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 62991 zenbakia duena.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71108 eta 71270 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62397, 64114, 64388, 71962, 71963, 71964, 71965 eta 71966 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: hirurogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60150, 60987, 60990, 61109, 61112, 61148, 61327, 61494, 61573, 61574, 61597, 61630, 61714, 61725, 61732, 61733, 61752, 62009, 62160, 62179, 62205, 62221, 62425, 62427, 62668, 62760, 62786, 62795, 62870, 62880, 62891, 62915, 63060, 63283, 63377, 63452, 63612, 63663, 63896, 63917, 64086, 64205, 64311, 64378, 64659, 64730, 64763, 64973, 65034, 65039, 65206, 65482, 65534, 65893, 66081, 67232, 67305, 67724, 68004, 68616, 69499, 69764, 69766, 70672 eta 70956 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 64007, 65114, 65489, 67903, 68159, 68460, 70247, 71427, 71428, 71706, 71707, 71708, 71709 eta 71710 zenbakiak dituztenak.

–Fisioterapeutak: hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60332, 60908, 63279, 64431, 64449, 68677, 68678, 69608, 69610, 69793 eta 70679 zenbakiak dituztenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 60879, 61402, 64019, 64031, 67922, 68008, 68009, 68105, 68156, 68341, 68680, 68832, 70926, 70928 eta 70929 zenbakiak dituztenak.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64407 zenbakia duena.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71727 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71120 zenbakia duena.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64878 zenbakia duena.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64841 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65128 zenbakia duena.

–OOLTak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66441 zenbakia duena.

–LZAko medikuak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66659, 66660, 69315, 69318, 69320, 69322, 69325 eta 69327 zenbakiak dituztenak.

–OOLTko pediatrak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64088 eta 64576 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 69944 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 65386 eta 65440 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69851 eta 71967 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63385 zenbakia duena.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 69854 zenbakia duena.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71946 zenbakia duena.

–LZAko medikuak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69125, 69265, 69266, 69269, 69270, 69271, 69281, 69287 eta 69351 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 69310 zenbakia duena.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62741 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71337 zenbakia duena.

Osasun Mentala.

–Psikiatriako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71951 eta 71952 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62258 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 68293 zenbakia duena.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (199) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 14 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Erradiodiagnostikoko BEFak/albokoak: lanpostu bat.

–OOLT-ko medikua: 2 lanpostu.

–Erizainak: 6 lanpostu.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak: lanpostu bat.

–Fisioterapeutak: 2 lanpostu.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE): 2 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Erizainak: 4 lanpostu.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE): 3 lanpostu.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2015536