298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181E/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona proiektu honi: Zuntz optikoaren linea kanalizatzeko eta ezartzeko proiektua, A-15 eta Latasako TZren artean, Imozko udal-mugartean. Sustatzailea Navarra de Servicios y Tecnologías SAU da.

2020ko maiatzaren 15ean, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimen eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) epigrafean sartzen direnetakoa da (“Komunikaziorako instalazioak. Telefono eta telebista banaketarako lineak”). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatu den jarduketaren helburua da zuntz optikoa ezartzea, A-15 autobidearen adarra Latasako TZ telekomunikazio zentroarekin lotzeko (zentro hori Imozko 11. poligonoko 28. lurzatian dago, Udabemuga alderdian), horrela, zuntz optikoaren lerroari segida emateko eta Basaburuko udalerrira sartzea errazteko.

Proiektuak 1080 metroko luzera dauka, eta bi tarte ditu: bata lur azpikoa, 745 metrokoa eta beste bat 335 metrokoa, airekoa. Lehen tarteak A-15 autobideko 118,750 kilometro puntuko deribazio kutxatilan du hasiera; NA-1300 errepideko bazterretik doa, eta bi aldiz zeharkatzen du Larraun ibaia, gainetik; gero Urritzako kaleetatik doa hiriguneko ipar-ekialdeko muturreraino, non elkartzen baita proiektatu den euskarri berriarekin, lehendik dagoenaren ondoan jarriko dena. Han edukiko du hasiera aireko tarteak. Lurzoru urbanizaezinean dagoen berme berri horretatik abiatzen da aireko tartea. Tarte horretan baliatzen dira Latasako transformazio zentroaren LABT aireko linea elektrikoaren bermeak. Aireko tarte berriak beste linea horren tarteko 4 bermeak baliatzen ditu. Proiektua osorik egiteak ezaugarri ezberdinak dituzten 5 kutxatila jartzea dakar.

Aireko tarteak, bere lehen 40 metroetan, ametz ilaundunaren (Quercus pubescens) malda ertaineko mendi-hegal bat zeharkatzen du, eta azkenik larizio pinuko (Pinus nigra) baso bat zeharkatzen du, 130 metrotan, Latasako TZ telekomunikazio zentrora iristen den arte, zeina mendi-hegalaren goiko aldean baitago. Linearen aireko tartea ezartzeko lanak egiteko, basoa kudeatu behar da, hau da, zuhaitzak inausi eta garbitu behar dira landaretzak ez dezan ukitu zuntz optikoa, eta langileen irisgarritasuna bermatzeko; bestalde, transformazio zentroaren ingurua egokitu behar da makineria sartzeko, makineria beharrezkoa delako linearen azken euskarria ordezkatzeko (TZren ondoan), kanalizazio lanak egiteko eta kutxatilak aldatzeko. Aireko azken partea Oianzabal eta Izurtzu MUP 498 Erabilera Publikoko Mendiari dagokio. Hori dela eta, Basoak Kudeatzeko Atalaren txostena erantsi da.

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak txostena egin du 2020ko azaroaren 18an, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin.

Halaber, Basoak Kudeatzeko Atalaren aldeko txostena dago, zeinaren jarraibideak ebazpen honetan jasotzen baitira, zuhaitzak kentzeari buruzkoak izan ezik, sustatzaileak esan baitu, administrazioari 2020ko irailaren 5ean bidalitako floraren eta faunaren inbentarioari buruzko dokumentu batean, ez dela zuhaitzik botako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honi: Zuntz optikoaren linea kanalizatzeko eta ezartzeko proiektua, A-15 eta Latasako TZren artean, Imozko udal-mugartean. Sustatzailea Navarra de Servicios y Tecnologías SAU da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Obrak hasi baino 48 ordu lehenago, sustatzaileak gaztigua eman behar dio Ingurumena Zaintzeko Taldeko Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateari (telefonoa: 679 -996810, posta elektronikoa: gmasakana@navarra.es), posteetarako sarbideak eta lan-eremua balizatzeko eta inausketa eta garbiketa lanetarako, landarediari ahalik eta kalte gutxien eginda.

–Proiektuan aurreikusita ez dagoen landaredia kentzea saihestuko da. Zuhaitzak botatzea ezinbestekoa balitz, Ingurumena Zaintzeko Atalari jakinarazi beharko litzaioke, eta mozteko administrazio baimena eduki beharko da.

–Oraindik hasi ez diren lanak hasi aurretik, argi mugatuko dira tokian bertan harguneak ukituko duen azalera, baita materialak metatzeko alderdia ere. Makinak sartu aurretik, 48 orduko gutxieneko aurrerapenarekin, lan eremuko eta ertzetako sastrakak kenduko dira.

–Aireko linearen zatian, hegaztiek zuntz optikoko kablearen kontra jotzeko arriskua ahalik eta txikiena izateko, kable osoa balizatu eginen da: neoprenozko X itxurako hegazti-babesak ezarriko dira, baliza bat 5 metroko.

–Obrak ekainaren 15aren eta irailaren 30aren artean egiten badira, orokorrean, eta lehorte baldintzek hala aholkatuz gero beste egun batzuetan, elementu batzuk eraman beharko dira (sua itzaltzeko ur motxilak, sua itzaltzeko tresnak, aitzurrak, eta abar), lanak egitean sor litezkeen su-hartzeak itzaltzeko. Neurri horiek bereziki zainduko dira zerra erradialak edo soldadurak erabiliz gero edo txinpartak sor ditzaketen bestelako lanak eginez gero.

–Azpiegiturak egiteko behar diren lanak amaitu eta gero, ukitutako alderdiak lehengoratu eginen dira; hori horrela, kaltetzen diren bideak eta mendiko pistak konponduko dira, baita jarduketa gauzatzean ukitu diren beste azpiegitura batzuk ere.

–Espresuki debekatuta dago ibai-ibilguan edonolako isuriak egitea, eta arreta berezia jarriko da substantzia kutsagarriak erabiltzean, hala nola gasolioa, olioak edo hormigoia. Hormigoi freskoa ibilguan botatzeak fauna piszikolaren berehalako heriotza lekarke.

–Sortzen diren material soberakinak edo hondakinak haien izaeraren arabera kudeatu behar dira, indarrean dagoen hondakinei buruzko araudiarekin bat etorriz.

–Lanak bukatuta, garbitzeko kanpaina bat eginen da, proiektuaren jarduketa eremuan gelditzen diren hondar eta zabor guztiak kentzeko.

Hirigintza arlokoak:

–Baimen hau bakarrik zuntz optikoa kanalizatzeko exekuzio-proiektuko lurzoru urbanizaezinean kokatutako azpiegituraren zatirako da, telekomunikazio zentroa (Imozko 11. poligonoko 28. lurzatian dagoena) konektatzeko AP-15 autobideko zuntz optikoko kableekin.

–Ez dira baimen honen zati sarearen hargunea den komunikazio zentroan aurretik zeuden azpiegiturak, ezta hargune elektrikoa ere. Horiei buruz, zerbitzu honek ez du aurkitu lurzoru urbanizaezineko baimenei buruzko espedienterik, eta ustez legezko egoeran daude. Baimena izateko baldintza izanen da horiek benetan legezko egoeran egotea.

–Egin diren eta espedientean jaso diren txosten sektorialetan xedatutakoari jarraituko zaio, edo kasuan kasuko baimenetan xedatzen denari.

–Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo hartarako trabagarri izan daitezkeen azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Bereziki, jarduketak Larraun ibaiaren zaintza eremua eta Goitiko Errekako ur-lasterra ukitzen dituenez, sustatzaileak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena eskuratu beharko du.

–Trazatuak errepide sarea ukitzen duenez, obrak gauzatu baino lehen sustatzaileak lortu behar du Herri-lanen Zuzendaritza Nagusiaren baimena, eta aintzat hartu beharko du zuzendaritza nagusi horrek 2020ko irailaren 15ean emandako txostena, zeinean Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak determinazio hauek ezarri baitzituen:

a) Errepide Sareko zirkulazio bideetako babes guneak, eraikuntza lerroa eta publizitatearen debeku-gunea Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak ezartzen dituen bide azpiegiturekin bat etorriz mugatuko dira, beren kategoriaren arabera.

b) Foru lege horren 36.1 artikuluaren arabera, eraikuntza guztien eraikuntza-lerroa, baita lurpeko eraikuntzenak ere, galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik 50 metrora kokatu behar da, A-15 autobiaren kasuan (Leitzarango autobia), eta 18 metrora NA-1300 (Irurtzun-Gipuzkoako muga) tokiko errepidearen kasuan.

c) A-15 autobiaren itxitura, edo autobiaren edozein elementu lagungarri ukitzen bada, denak jarriko dira berriz obra egin baino lehen zeuden bezala. Berdin jokatuko da NA-1300 tokiko errepidearen elementu lagungarriekin.

d) Era guztietako kanalizazioak eta kutxatilak zortasun eremuan jarriko dira, ahal dela eremu horren bazterraldean; eremu zelaituaren kanpoko lerroari dagokionez, 3 metrotara dago muga, tokiko errepideen kasuan. Bide-segurtasuneko arrazoiak tarteko, kutxatila guztiek galtzadatik eta bide bazterretik kanpo gelditu behar dute, ondoko lursailaren sestran.

e) Sustatzaileak, Foru Komunitateko errepideei eragiten dienez, baimen-eskaerarekin batera, egin beharreko obrak behar bezala zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian, baimena eman diezaion.

–Bete beharko da Herri-lurren Atalak 2020ko azaroaren 17an emandako txostenean jasotako determinazio hau:

• Edozein jarduketa egin baino lehen, Urritzako Kontzejuak, ukitutako herri-lurren titularra denez, okupazio espedientea tramitatu beharko du aginduzko baimena lortzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalean, hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak.

–Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan (helbide elektronikoa: registrobmarqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste astuntzat hartuko dira, aipatutako foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.

–Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen.

–Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Basoak Kudeatzeko Atalera, Imozko Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Sakana-Mendialdea Koordinazio Unitatea), Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Herri-lurren Atalera eta interesdunari.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2015122