298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
Espedientea: V/31/00945 NL/ap

Eskatzailea: Berak Zalain SL. Isurketa.

Izendapena: ibilgailu motordunak aparkatzeko-saltzeko zelaigunea.

Herria: Zalain auzoa, 45.

Udalerria: Lesaka.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa/Bidasoa.

Baimena eskatzen da Berak Zalain SLk hidrokarburoak izan ditzaketen urak isuri ahal ditzan, urteko gehieneko bolumena 180 m³-an ezarrita; ur horiek ibilgailu motordunak aparkatzeko-saltzeko zelaigunekoak izanen dira.

Arazketa instalazioak, funtsean, hidrokarburoen bereizgailua dauka, 300 l-ko bolumenarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2020ko abenduaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2015378