298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04029 NL/ap espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Amaia Piñuela Redin.

Helbidea: Goiko kalea, 12- 31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra-1/0100/170.

Udal-mugartea eta probintzia: Ezkurra (Nafarroa).

Xedea: Pasabide bat egitea errekaren gainean eta hegaztitegi bat eraikitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Errekaren gaineko bide berrirako pasabidea 2 x 2 metroko sekzioko hormigoi armatuzko marko baten bidez eginen da; hornidurarako hodi berri batek ere zeharkatuko du erreka, ibai-ohearen azpitik, metro bateko sakoneran.

Errekatik 40 metrora hegaztitegi bat eraikiko da, eta instalazioaren itxitura 11 metrora egonen da, gertueneko puntuan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ezkurrako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abenduaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2015376