298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-823

DST Nafarroa 2012 SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: DST Nafarroa 2012 SL.

Xedea: “Alzuza” gasolindegiko eskuinaldeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Urbi ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Eguesibar (Nafarroa).

Euri-urek, hidrokarburoak izan ditzaketenek, urtean 170 m³-ko bolumena dute, eta hidrokarburoen bereizgailu batean tratatzen dira, koaleszentzia-xaflen eta irteerako obturadorearen bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015196